Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Adur Ezenarro: "Ditugun baliabideekin ulertezina da pertsona hauen boto eskubidea bermatzeko gai ez izatea"

2020-07-13
Iragan den astean Ordizian zabaldutako brotearen ostean, positibo eman duten 200 herritar inguru bozkatzeko eskubiderik gabe geratu ziren. Bitartean, osasungintzako profesionalek izurriak eragindako kutsadura kasuen aurka borrokan jarraitu dute. Hamaika Telebistan, bertako alkate Adur Ezenarrorekin hitz egiteko aukera izan dugu.
bideoa prestatzen
EAJren garaipen argia, EH Bilduren gorakada handia eta Podemosen gainbehera abstentzio altuko bozetan

2020-07-13
EAJ-k irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, jeltzaleek 31 eserleku lortu dituzte eta PSE-rekin gehiengo osoa lortzeko aukera izango dute. Zitako beste garaile nagusia EH Bildu izan zen, koalizio subiranista boto kopuruan gora egin duen bakarra izan da, 23000 gehiago, eta portzentaian hazkunde nabarmena izateaz gaindi, beste 4 legebiltzarkide izango ditu. Gaueko galtzaile nagusiak Elkarrekin Podemos eta PP-Ciudadanos koalizioak izan ziren. Vox-ek parlamentari bat lortu zuen Arabatik abstentzioarengatik markatutako bozetan. Inoizko parte hartzerik baxuena izan duten hauteskundeetan, Hamaika Telebistak zuzeneko saio berezia osatu zuen.
bideoa prestatzen
Legebiltzarra abuztuan eratu liteke

2020-07-13
Litekeena da legebiltzarra abuztua amaitu aurretik martxan jartzea. Egun jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSEren esku egongo litzateke hori.
bideoa prestatzen
BNG bigarren indarra da Galizian, gehiengo absolutua berretsi duen PPren atzetik

2020-07-13
Alberto Nuñez Feijoo izango da Xuntako presidente 41 eserleku eskuratuta. Bloke subiranistak aldiz aurrea hartu dio PSOEren marka galiziarrari 19 ordezkari lortuta, eta legebiltzarra honek osatuko du 15 kiderekin.
bideoa prestatzen
HBZko PPko kide batek onartu du muga urratu dutela eta erreformak eskatu ditu botoa bermatzeko

2020-07-13
Izurri baten erdian ospatu ziren igandean hauteskundeak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Galizian. Bi lurraldeetan hainbat eta hainbat herritarrei bozkatzera irtetea galarazita. Hala, hauteskunde batzordeen babesa jaso duten eta milaka pertsona bozkatu gabe utzi dituzten gobernuen erabakiek polemika piztu dute. Horren aurrean, Hauteskunde-Batzorde Zentraleko (HBZ) PP alderdiko kide batek botoa bermatzeko erreformak eskatu ditu.
bideoa prestatzen
Martxelo Otamendi (Berria): "Gehiengoak osatzeko hiru aukeretan, erreala den bakarra EAJ eta PSE-EEren artekoa da"

2020-07-13
Abstentzioak erabat baldintzaturiko hauteskundeak izan dira atzoko Eusko Legebiltzarrerako bozkak. Bozkatzera deitutako herritarren %53ak soilik eman du botoa eta hori ia 50.000 boto galdu dituen EAJren kalterako izan dela uste du Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak eta gehien bat VOXen onurarako. Gehiengoak osatzeko hiru aukera daude Legebiltzar berrian: EH Bilduk, PSE eta Podemosekin osatutakoa; EAJ eta EH Bildu-ren artekoa; eta EAJ eta PSE-ren artekoa. Horien artean erreala den bakarra Otamendiren ustez, azkenekoa da.