Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
EAJren eta PSEren oinarriek akordioa berretsiko dute gaur

2020-08-31
EAJren eta PSEren barne erakundeek astelehen honetan berretsiko dute Iñigo Urkullu buru izango duen koalizio gobernu baten formula errepikatzeko bi alderdiek itxitako ituna, eta une horretatik aurrera jakingo da bakoitzak Gobernu berrian duen benetako pisua.
bideoa prestatzen
EH Bilduk "helduleku sendoa" izan nahi du herritarrentzat datorren ikasturte politikoan

2020-08-28
2020-2021 kurtsoaren irekiera ekitaldian Arnaldo Otegik erronka nagusiak azpimarratu ditu eta lehentasun bezala nabarmendu du herriaren eskubideak defendatuko dituztela. Horretarako eta erabakiak hartzeko, burujabetza behar dela argi utzi du bozeramaileak. Horrez gain, esan du, du "balore gehituak" eskaintzen dituela alderdiak euskal politikagintzan, "alternatiba" dela, "Gobernu eta Estatu bokazioa" duen koalizioa.
bideoa prestatzen
Leoncio de la Fuente Ramos frankismoaren biktimaren gorpuzkiak entregatu dizkiete senideei

2020-08-28
Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Memoriaren Institutuak udaberrian Larrasoañan aurkituriko preso gaztelarraren aldeko omenaldia antolatu dute.
bideoa prestatzen
Urkullu eta Iriarte inbestidura saiorako hautagai

2020-08-28
Lehendakariaren inbestidura saiorako hautagaitzak aurkezteko azken egunean, hilaren 28an, Iñigo Urkulluren eta Maddalen Iriarteren hautagaitzak erregistratu dira parlamentuan. Izan ere, datorren ostegunean, irailaren 3an egingo dute Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren inbestidura saioa, eta egun horretan bi hautagai izango dira: Iñigo Urkullu jarduneko lehendakari eta EAJren lehendakarigaia, eta Maddalen Iriarte Euskal Herria Bildukoa.
bideoa prestatzen
EH Bilduk Maddalen Iriarte aurkeztuko du lehendakari izateko datorren asteko inbestidura saioan

2020-08-27
Halaxe ziurtatu du Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak Onda Vascan eskainitako elkarrizketan. Azaldu duenez, erantzukizun politikoagatik aurkeztuko da Iriarte, nahiz eta jakin ez duela babes nahikorik lehendakari izateko, EAJ eta PSE-EEren arteko akordioa erabatekoa baita Urkullu izendatzeko.
bideoa prestatzen
Gobernatzeko akordioa lortu dute EAJk eta PSE-EEk

2020-08-27
EAJk eta PSEk koalizio gobernua osatzeko ituna sinatu dute datorren legegintzaldirako, eta datozen orduetan emango dute adostutakoaren berri era ofizialean.