Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Aldaketa garrantzitsuekin osatu du lehendakariak hurrengo gobernua

2020-09-07
Iñigo Urkulluk lehendakari karguaren zina egin duen egun berean jakitera eman ditu Jaurlaritzak sailburuen izenak. Aldaketa garrantzitsuekin osatu du lehendakariak hurrengo gobernua: sei gizonek eta bost emakumek osatuko dute, EAJren eta PSEren artean banatuko dituzte sailak, ez dago independenterik, eta aurreko gobernua baino euskaldunagoa izango da.
bideoa prestatzen
Eskolak ixteko erabakia Espainiako Osasun Ministerioarekin eta inguruko erkidegoekin kudeatzeko eskatu die Sanchezek autonomietako buruei

2020-09-04
Telematikoki egindako bileran, Sanchezek “hitzarmen taktiko” bat eskatu die erkidegoetako presidenteei, eta azpimarratu du eskolak ixteko erabakia alde bakarrez hartzeak birusaren hedapena leundu beharrean, kontrako efektua eragin dezakeela. Sanchezek ohartarazi du lurralde batean hartutako erabakiak alboko lurraldean eragina izan dezakeela.
bideoa prestatzen
Aske geratu dira VOX-en aurkako Santurtziko protestan atxilotutako 15 lagunak

2020-09-04
Orotara 200 bat lagunek egin zuten protesta alderdi ultraeskuindarraren ekitaldiaren inguruan eta horietatik 15 atxilotu zituen Ertzaintzak desordena publikoak eragitea egotzita. Goizaldean hasi dira aske geratzen bermea ordainduta manifestariak, bermea ordaindu ostean.
bideoa prestatzen
Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarreko lehendakari hautatu dute hirugarren aldiz

2020-09-04
Espero bezala, Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu izendatu du lehendakari, EAJren eta PSE-EEren babesarekin. Hala, gehiengo osoz hautatua izan eta gero, gobernabidea bermatuta izango du Urkulluk bere hirugarren agintaldian.
bideoa prestatzen
Josu Txueka (Historialaria): "Genozidio hitza potoloegia da, baina trantsizioan gertatutakoak oso larriak izan ziren"

2020-09-03
Martin Villaren deklarazioa dela eta Iruñean eginiko agerraldian Josu Txueka historialariak hartu du hitza. Aurretik tartea hartu du Hamaika Telebistaren kameren aurrean hitz egiteko eta kereila argentinarra delakoak izandako ibilbidea azaltzeko
bideoa prestatzen
Beltran de Herediak ez du karguan jarraituko

2020-09-03
Lakuako Barne sailburu izan den Estefania Beltran de Herediak ez du karguan jarraituko, EAJk senatari autonomiko gisa proposatuko baitu.