Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
GAKOAK | 2020-03-31

2020-03-31
Korronabirusak hedatzen jarraitzen du Euskal Herrian. Hemen bildu ditugu gaurko datu nagusiak.
bideoa prestatzen
Emakumeak zaurgarriago

2020-04-02
COVID-19aren izurria argitzen 4. atala. Apirilak 2, osteguna Emakumeak zaurgarriago Txinako datuetan ikusi zuten gizonei gehiago eta larriago eragin ziela koronabirusak. Horren atzean sexu- eta genero-arrazoiak daude (immunitate-sistemaren diferentziak eta tabakismoa). Alabaina, genero-bereizketak emakumeak zaurgarriagoak egiten dituela ohartarazi dute: osasun-langile gehienak emakumeak dira, eta haien gain geratzen dira zaintza-lanak.
bideoa prestatzen
GAKOAK | 2020-04-01

2020-04-01
Koronabirusa da gaurko gai nagusia ere, noski; ia 800.000 pertsona kutsatu ditu mundu osoan. Euskal Herrian, berriz,
bideoa prestatzen
COVID-19aren pandemiak mundu osoan jarraitzen du: ia 800.000 kasu

2020-04-01
Azken datuen arabera, 37.000 pertsona hil eta 777.000tik gora kutsatu ditu mundo osoan zehar.
bideoa prestatzen
Lehen koronabirus kasu positiboa atzeman dute Atenaseko Ritsona errefuxiatuentzako kanpalekuan

2020-04-01
Grezian, guztira 1.300 kasu positibo inguru atzeman dituzte, eta Ritsonara maskarila eta eskularruak bidali dituzte. Hala ere, oraindik ez dago kasu positibo gehiago errefuxiatuen artean. Malen Garmendia Zaporeak elkarteko kidearekin hitz egin dugu: “Morian oraindik ez da kasurik identifikatu, baina kezkatuta gaude. Pandemia hona iristen bada egoera asko larrituko da”.
bideoa prestatzen
Juan Karlos Yoldi (Harrera): “Isolamenduaz hainbeste hitz egin ostean, orain, bere txikitasunean, konturatuko gara zer den isolatuta egotea”

2020-04-01
Juan Karlos Ioldi (Harrera elkartea): “Jokoan dagoena osasuna dela onartuta egin beharko diogu aurre konfinamenduari” “Isolamenduaz hainbeste hitz egin ostean, orain, bere txikitasunean, konturatuko gara zer den isolatuta egotea” "Orain daukagu aukera gauza txikiei balorea emateko" Jende asko eta askorentzat gogorra izaten ari da konfinamenduari aurre egitea. Gure artean, aldiz, badira itxialdiak pairatu dituzten hainbat lagun, are egoera zailagoan gainera: Euskal Presoak. Harrera Elkarteko kide eta preso ohia den Juan Karlos Ioldik, itxialdiari aurre egiteko gako batzuk partekatu ditu, lehenik, konfinamenduaren arrazoia osasuna zaintzea dela gogoratzearen garrantzia azpimarratu du.