Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Kirola, impasse egoeran dagoen mundu mailako industria

2020-04-02
Koronabirusak munduaren ohiko dinamika guztiz geldiarazi du. Lanean, osasunean, aisialdian… edota kirolean, hori baita ondorioak gehien pairatzen ari den sektoreetako bat. Zuzenean, taldeka zein banaka, baina beti publikoarekin egiten diren ikuskizunak dira. Pasa den astean jakinarazi zenez Tokioko Olinpiar Jokoak 2021eko udan ospatuko dira. Beraz, urtebetez atzeratzea erabaki dute. Horrelako albisteak, bata bestearen atzetik etorri dira azken egunotan. Wimbledon, Londresen jokatzen den teniseko urteko hirugarren Slam handia bertan behera utzi dute antolatzaileek. Covid-19ak, historian bigarren aldiz, txapelketa ez ospatzea eragin du; aurrenekoa, bigarren mundu gerran izan zen. NBA, munduko saskibaloi ligarik onena, bertan bera utzi ez, baina partida asko jokatu gabe geldituko direla azaldu dute. Jokalariek soldaten %25eko jaitsierak onartuko lituzkete beraien sindikatuaren eta jabeen arteko negoziazioan hala erabakitzen bada. Txirrindularitzan UCI-k lasterketa guztiak bertan behera utzi ditu, gutxienez ekainera arte. Itzulirik handiena, Frantziako Tourra alegia, momentuz uztailerako mantentzen da, baina zalerik gabe korritzea guztiz alboratu dute.
bideoa prestatzen
Nola bizi du artistak etxealdia eta bakardadea?

2020-04-02
Nola bizi du artistak etxealdia eta bakardadea? Hemen Tessa Andonegiren proposamena: atondu, apain jarri eta atera balkoira. Publikoa zain da-eta.
bideoa prestatzen
Heriotza eta agurra

2020-04-02
Hiletak, beilak debekatutako egunotako hausnarketa. Adio esatea behar beharrezkoa da dolua garatu ahal izateko.
bideoa prestatzen
Maialen Mundin: "Autismoa duten pertsonei antsietate handia sortzen die etxean egoteak"

2020-04-02
Autismoaren Nazioarteko Eguna da gaur. Konfinamenduak, jokabide aldaketa eragin dezake AEN autismoaren espektroko nahasmendua duten zenbait pertsonarengan, eta, hori baretzeko, kalera irteteko baimena dute. Maialen Mundin Gipuzkoako Gautena autismoaren nahasmendua duten pertsonen familien elkarteko hezitzailearekin izan gara.
bideoa prestatzen
LABek salatu du Eusko Jaurlaritzak langileen bizitzak "arriskuan" jarri dituela "Confebasken aginduetara"

2020-04-02
Oinarrizko zerbitzuetan ari direnen segurtasuna eta osasuna babestea exigitu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Osasun eta zaintza zerbitzuetan ari diren langileen baliabide falta salatu du sindikatuak, bereziki, garbitzaileena.
bideoa prestatzen
Errezeta beganoa I Leka eta sesamo entsalada

2020-04-02
Japoniar errezeta bat dakarkigu gaur Iñaki Ubiriak, Leka eta sesamo entsalada miso eta tahinia erabiliz. 5 minututan prest izango dugun errezeta.