Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Espainiako Gobernuak gaur berrekin die telelana arautuko duen legea onartzeko negoziazioei

2020-09-01
Langile gehienak aste honetan hasi dira lanean, eta akordioa iraila amaitu aurretik lortu nahi dutela adierazi dute. Koronabirusaren pandemiak areagotu egin du etxetik lan egiteko beharra. Gutxi dira langileekin eginiko hitzarmenetan telelana arautua duten enpresak, eta Hego Euskal Herrian ez dago lan mota horri buruzko legerik.
bideoa prestatzen
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoko oposaketen auzian, lekukoak deklaratzen hasi dira LAB sindikatuaren eskariz

2020-09-01
24 pertsonaren hitzak jasoko Ana Jesus Zulueta epaileak, gaur hasi eta datorren astelehenera bitarte. Tartean, inputatuta dagoen Covadonga Fernandez Neurokirugiako espezialistak deklaratuko du, oposaketetan epaimahai burua izan zenak, LABek honen aurka salaketa jarri eta epaileak autoz onartu ostean. Epaileak uztailean kaleratutako autoak eskatzen zituen halaber, bilera edo espedienteei buruzko hainbat dokumentu eta akta aurkezteko. LAB akusazio partikular gisa arituko da, “19 kategoriatan ohar sinesgaitzen ebidentziak zabaldu zituen txosten estatistikoaren berri emateko”. LABen arabera auto honen ondoren, “epaileak irekita uzten du Osakidetzaren aurreko zuzendaritza inputatzeko aukera, zilegi ez den elkarteagatik, kontratazioan iruzur egiteagatik eta sekretuak jakinarazteagatik, eginbideak egin arte”. 2018ko ekainaren 4an azaleratu zituzten mediku espezialisten proban izandako iruzurra azaleratu zuten paperak. Susmopean dagoen eskaintza 2016-2017koa da eta etenda daude lanpostu banaketa horiek.
bideoa prestatzen
Urrutiko lanaren erabakia borondatezkoa izango da enpresarentzat eta langileentzat

2020-08-31
Iraila hastear da eta horrekin bat, hainbat langile beren postuetara itzultzear daude. Askok etxetik jardun beharko dute lanean, eta horrek dakartzan zalantzak argitze aldera, Espainiako Gobernua lege bat lantzen ari da. Bihar ekingo die berriz negoziazioei sindikatu nagusiekin eta enpresaburuen elkarteekin.
bideoa prestatzen
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak babestu egin du tabernak gauez ixteko agindua

2020-08-28
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak babestu egin du tabernak gauez ixteko agindua Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien elkarteek ezarritako salaketari erantzunaz. Eusko Jaurlaritzak abuztuaren 19an kaleratu zuen aginduaren aurka aurkeztu zuten salaketa hori.
bideoa prestatzen
452 langile kontratatuko ditu VW-ek behin behinean Landabenen

2020-08-26
Kontratuak 2020. urtearen amaierara arte luzatzea aurreikusten dute multinazionalaren arduradunek. Behargin berriak irailaren 7an hasiko dira lanean trebatze lanei heltzeko.
bideoa prestatzen
Iruñerriko garraio publikoko gidariek azken aldian jasandako mehatxu eta erasoak salatu dituzte

2020-08-24
Elkarretaratzea egin dute Baluarte plazan, Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzaren inguruan, abuztuaren 10an eraso zituzten villavesa eta taxi gidariekiko elkartasuna adierazteko.