Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
10 urteren ostean lan hitzarmena sinatu dute sndikatuek, Kristau Eskolak eta IZEA patronalak

2020-07-17
Azaroan sinatu zuten greba amaierako akordioa 29 lanuzte egunen ondoren ELA, Steilas eta CCOOek. Bertan biltzen ziren edukiak sinatu dituzte orain Lan Hitzarmenean, aipatutako sindikatuek eta UGTk. Eduki nagusien artean ia %9ko igoera dago, hainbat kolektiborentzat lanaldi murruztuak eta lan pertsonalerako ordu osagarriak aitortzea. Horrez gain, %75eko lanaldiko erretiro partziala jasotzen da hitzarmenean langile guztientzat eta hauen ordezkoak %100eko lanaldian kontratatzea. Lorpenik handiena dela esan dute, baina, aurten matrikulazioen jaitsierengatik lan gabe geldituko diren langileak birkokatzea.
bideoa prestatzen
Sephorako langileek elkarretaratzea egin dute Iruñeko auzitegian

2020-07-17
Enpresak otsailetik aitzina burututako greba ilegala dela salatu du eta gaur izan dute langile eta ELA sindikatuaren aurkako lehen epaiketa saioa.
bideoa prestatzen
Siemens Gamesako langileak enpresarekin batzartu dira

2020-07-16
Gaur izan dute bigarren greba eguna eta enpresa batzordeko kideak eta ELA, LAB, UGT eta Comisiones Obreras sindikatuetako aholkulariak multinazionaleko buruekin batzartu dira.
bideoa prestatzen
Unai Hualde Siemens Gamesako langileekin batzartu da

2020-07-16
Gaur zuten bigarren greba eguna langileek eta goizean hartu ditu Nafarroako Parlamentuko presidenteak ixteko mehatxupean dagoen Agoizko plantako langileak. Bileran Hualdek helarazi die Parlamentuak haien borrokarekiko duen atxikimendua.
bideoa prestatzen
Olaberriako Arcelor Mittaleko langileek lanuzteekin jarraitzen dute

2020-07-15
Olaberriako Arcelor Mittalek langileen eskakizunei jaramonik egin gabe jarraitzen duela argudiatuta langileek lanuzteekin jarraitzen dute. Zuzendaritzak erantzun argirik ez diela eman eta negoziatzeko biltzeari muzin egin diola esan dute, beste proposamenik egin gabe. Jarrera hori ikusita, aldez aurretik prestatutako mobilizazio plana martxan jarri dute.
bideoa prestatzen
Euskaltelek EAEko beste 105 udalerriri emango dio zerbitzua zuntz-optiko sarea hedatuta

2020-07-15
105 herri gehiagori eskainiko dio zerbitzua eta 200.000 etxe ingururi. Horrenbestez, 241 udalerritako 1.200.000 etxek jaso ahalko dute Euskaltel-en zerbitzua zuntz-optiko bidez, hots, EAEko ia herri guztietara hedatu du sarea konpainiak dagoeneko.