Skip to main content

Azken bideoak: Osasuna

bideoa prestatzen
Espainiako Gobernuak Estatu osoan konfinamenduetarako irizpide komunak ezarri ditu

2020-10-01
Espainiako Gobernuak eta Madrilgo erkidegoak Estatu osoan irizpide komunak ezartzeko lortu zuten ustezko akordioaren ondorioz, Salvador Illa ministroak atzo autonomia erkidegoetako osasun arduradunekin bilera izan zuen. Bertan mugikortasun, edukiera eta ordutegi murrizketa berriak aztertu zituzten. Baina Madrilek ez ditu baldintza horiek onartu.
bideoa prestatzen
Covid-19aren eragina euskal herritarrengan

2020-09-30
Covid-19aren osasun-krisiaren ondorioz, euskal herritarrek eragin handia nabaritu dute. Krisiak, osasun esparruaz gain, pertsonen bizitzako esparru guztietan du eragina: sozialean, ekonomikoan, laneakoan eta emozionalean, besteak beste. Hori dela eta, kalera irten gara herritarrei egoera nola bizi duten galdetzera.
bideoa prestatzen
Osasunbideak 318 koronabirus kasu positibo zenbatu ditu, 3.102 PCR egin ondoren

2020-09-29
Maria Txibite presidenteak azpimarratu du Nafarroako egoera ez da Madrilgoarekiko konparagarria eta gaineratu du Azkoienen egoera kontrolpean dagoela eta orain beste herri batzuetan jarri dutela jomuga.
bideoa prestatzen
COVID 19ari aurre egiteko botika eta txertoen frogek aurrera egin dute

2020-09-28
Erresuma Batuan, kutsatu gabeko boluntarioak proba fasean dauden txertoak jarri ostean, birusaren ahuldutako aldaera batekin kutsatuko dituzte eta berrogeialdian jarri egoitza batean.
bideoa prestatzen
Osakidetzako langileek protestekin jarraitzen dute "muturreko egoera" bizi dutela salatzeko

2020-09-25
Goizean elkarretaratzea egin dute EAEko osasun arloko langileek Covid-19aren ondorioz bizi duten egoera larria salatu nahian. Sindikatu guztiek bat egin dute eta urriaren 3rako manifestazioa deitu dute Bilbon. Han izango dira Osakidetzako mediku, erizain, zeladore eta garbitzaileak, besteak beste.
bideoa prestatzen
Osakidetzak lehen aldiz erregistratu du Covid19-aren ondoriozko adingabe baten heriotza

2020-09-25
Positibo berrien % 28 nerabeen artean eman dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Jaurlaritzak ukatu egin du kutsatzeak hezkuntza zentroetan eman direla. Milatik gora kutsatu berrietatik, 145 zero eta hemeretzi urte bitarteko haur eta gazteei dagozkie. Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak, Ignacio Garitanok azaldu duenez, pandemiak eskola eremuan eta eskolatzeko adinean dauden gazteen artean izan duen bilakaera arretaz aztertzen ari da Jaurlaritza, eta aitortu du "zaila" dela non kutsatu ahal izan diren zehaztea. Bestalde, ohartarazpena egin dio Europako Batasunak Espainiari. Covid19-ak eragindako kutsatzeek “joera oso kezkagarria” dutela esan du Kyriakides Osasun komisarioak. Ohartarazi dutenez, egungo egoera epidemiologikoa gero eta arriskutsuagoa da kalteberenak diren taldeentzat eta osasun-langileentzat, eta, horregatik, "berehala” neurriak hartzea eskatu du.