Skip to main content

Azken bideoak: Osasuna

bideoaren irudia
Ongi elikatzen al gara?

2015-06-29

Udan urtean zehar baino garrantzia handiagoa eman ohi diogu gure itxurari eta hori dela eta korrika eta presaka gure elikadura eta eguneroko ohiturak aldatzea izaten da askoren joera. Aldaketa hori era egokian ez egitearen ondorioz, ordea, arazo larriak izan ditzakegu. Hori ekidin eta elikadura osasuntsua bultzatzeko asmoz egiten dute lan Nerea eta Judith psikologo eta nutrizionistek. "Kaizen" du izena haien zentruak eta bisita egin diegu udarako gomendioak jasotzeko asmoz.

bideoaren irudia
Jabetzen al gara eguzkia hartzearen arriskuez?

2015-06-24

Uda garaian ordu asko egoten gara eguzkipean. Beltzaran egon nahia punta-puntako joera bilakatu da azken urteotan. Eguzkia era desegokian hartzeak, ordea, kalte larriak eragin ditzake gure osasunean. Hori horrela, hainbat gomendio jasotzeko asmoz, June Irazabalbeitia adituarekin bildu gara.

bideoaren irudia
Pello Igeregi: "Arazoa konpondu ezean grebara berriz deitzeko aukera handiak daude"

2015-04-29

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Pello Igeregi ELA sindikatuko osasun arloko arduraduna izan dugu. Osakidetzako grebaren eta egoeraren inguruan aritu gara. Datorren astean, bilera berri bat egingo dute sindikatuek eta Osakidetzako arduradunek.

bideoaren irudia
Osakidetzaren osasuna aztergai

2014-12-12

Osakidetzan 3000 lanpostu suntsitu dira, 8000 langile daude aldi baterako kontratuarekin eta urtero 500 pertsonek erretiroa hartzen dute. Tolosaldean dagoeneko zerbitzu batzuk klinika pribatura bideratu dituzte. Osakidetzaren osasunari begira jarri gara. Nolakoa da gure osasun publikoa? Pribatizazio baten aurrean gaude? Galderak erantzuteko hiru gonbidatu ditugu: Peio Igeregi ELA sindikatuko ordezkaria, Jon Serraro Basurtuko ospitaleko langilea eta Cristina Pelaez TOPA elkarteko kidea.

bideoaren irudia
Ertzak | Osakidetzaren osasuna

2014-12-11

Osakidetzako ehunka langilek bat egin dute ekainetik hona sindikatuek deitu dituzten mobilizazioekin. Azken hiru urteetan, 3000 lanpostu suntsitu dira, 8000 langile daude aldi baterako kontratuarekin eta urtero 500 pertsonek erretiroa hartzen dute. Tolosaldean dagoeneko zerbitzu batzuk klinika pribatura bideratu dituzte. Osakidetzaren osasunari begira jarri gara. Nolakoa da gure osasun publikoa? Pribatizazio baten aurrean gaude? Galderak erantzuteko hiru gonbidatu ditugu: Peio Igeregi ELA sindikatuko ordezkaria, Jon Serraro Basurtuko ospitaleko langilea eta Cristina Pelaez TOPA elkarteko kidea.

bideoaren irudia
Osasungintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek manifestazioa iragarri dute ekainaren 26rako

2014-06-04

Osasungintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek mobilizazioak iragarri dituzte datozen hilabeteetarako. Lehen protesta eguna ekainaren 26an izango dute. Egun horretan manifestazioa burutuko dute Bilboko kaleetan. Gainera, irailaren 15erako ospitale handietan itxialdiak burutuko dituztela iragarri dute. Bestalde, urriaren 11n beste manifestazio bat egingo dute eta urriaren 30eko astetik aurrera lanuzteak egingo dituzte. Mobilizazio hauekin Osakidetzak lapurtutako lan eskubideak berreskuratu nahi dituztela azaldu dute sindikatuetako ordezkariek.