Skip to main content

Azken bideoak: Osasuna

bideoa prestatzen
Gripeak kutsatuen gailurra jo du urtarrilaren laugarren astean Nafarroan

2019-01-30
Gripeak Nafarroan gailurra jo du aurreko astean. Epidemiaren muga abenduaren bukaeran igaro zuenetik kutsatu kopurua haziz joan da. Urtarrileko laugarren astean 3.031 kasu diagnostikatu egin dira.
bideoa prestatzen
Etxeko Langileen istripuak lan istripuak direla aitortzea eskatu dute

2019-01-21
Osakidetza eta batez ere Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko kontseilari Jon Darponen jarrera salatu nahi dute Etxeko Langileen Elkartetik. Ez da egin lan istripu hauek detektatzeko hausnarketa ez ekintzarik. Langileak Osakidetzako kontsultara heltzen dira lan lesioekin eta gertakizun arrunten ondoriozko bajarekin irtetzen direla salatu dute.
bideoa prestatzen
Ginekologia zerbitzua berrezartzea eskatzen dute Lekeition

2019-01-11
Lekeitioko ginekologia zerbitzuan ematen ari diren murrizketak salatzen ari dira emakumeak. Osasun sailak, aspalditik, herriko emakumeentzat “oinarrizkoa” den ginekologia zerbitzua kendu eta Gernika-Lumon irekitako eguneko ospitalera bideratu nahi dutela dio Lekeitioko Potxuak Martxan emakume taldeak, “Lekeitiotik 30 kilometrotara”.
bideoa prestatzen
GuraSOS taldeko Jose Mari Izetarekin plan berriari buruz hizketan

2019-01-10
GuraSOS elkarteak diru bilketa bat jarri zuen martxan Hitzartu izena zuena. Dirua ingeniaritzan aditua den batek Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Alternatiboa idazteko izango da. Guztira 80.000 euro lortu behar dituzte, oraingoz 50.903,55 euro inguru doaz. Horrez gain babes kutxak daude saltzen. Bestalde beraien plana Foru Aldundiaren eskuetan dago, bitartean aldundiaren planaren zain daude biak mahai gainean jartzeko eta bien artean osasunarentzako egokiena izango den adostasun batera iristeko asmoz. Hemendik gutxira deituko diote gizarteari ekintza berri bat egiteko.
bideoa prestatzen
Lehen Arreta Arnasberritze plataformak deituta elkarretaratzeak egin dira EAEko osasun zentroetan

2018-12-19
Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deituta protestak egin dira osasun zentroetan. “Lehen arreta itolarrian, zure osasuna ere” lelopean elkarretaratzeak egin dituzte Osakidetzako Lehen Arretako langileek. Plataformak komunikatuaren bidez azaldu du gero eta gehiago erabiltzen den zerbitzua dela eta neurriak hartzeko unea iritsi dela.
bideoa prestatzen
Osakidetzako lan eskaintzaz ikerketa abiatu aurretik, "azken aukera" eskaini dio EH Bilduk Darponi

2018-11-13
Osakidetzako azken lan eskaintza publikoan salatutako irregulartasunen aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako profesionalak hautatzeko sistema berrikusteko konpromisoa hartu duenean, Osakidetzako zuzendaritza berritzeko eskatu du EH Bilduk. Rebeka Ubera legebiltzarkideak ikerketa batzorde baten sorrera proposatzeko asmoa agertu du, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak erantzukizunak onartzen ez baditu. Uberaren hitzetan, auzitan dagoen bakarra ez delako lan eskaintza publikoaren funtzionamendua.

Darponek berak astelehenean iragarri zuenez, Osakidetzako profesionalak aukeratzeko sistema berrikusi egingo du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Prozesu horretarako oinarri gisa, Rafael Jimenez Asensio EHUko Zuzenbide doktoreari eskatutako txosten bat baliatuko dute. Bertan jasotzen diren aholkuen artean daude lan eskaintza publikoetarako epaimahaikideak gehienez hiru edo bost izatea, eta zozketa bidez aukeratzea. Baita hautaketak sarriago eta epe motzagoetarako egitea ere.

Jimenez Asensioren proposamenarekin gonbita egin die Darponek alderdi politikoei Osakidetzako lan eskaintza publikoa hobetzeko. Uberak, ordea, harago jo behar dela uste du: Osakidetzako zuzendaritza aldatzeko eskatu dio Darpon sailburuari, ohartarazi du ez dela nahikoa etorkizunerako neurriak iragartzea, eta ikerketa bat behar dela erantzukizunak argitze aldera.

Koalizioak joan den uztaileak erregistratu zuen Legebiltzarrean ikerketa batzorde bat osatzeko eskaera. Eta erantzukizun politikoak orain onartu behar direla nabarmendu du Uberak.

Gobernu kontseiluaren ondorengo agerraldian, kazetarien galderei erantzunez, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ere hartu du hizpide Osakidetzako auzia. Haren hitzetan, lan eskaintza publikoko gora-beherak hasi zirenetik, behar adina urrats eta behar den moduan egin dira egoera bideratzeko.