Skip to main content

Azken bideoak: Osasuna

bideoa prestatzen
Dagoeneko, zazpi langile hil dira AHTren obretan, LAB sindikatuaren arabera

2018-09-25

2018. urtea hasi zenetik, gutxienez, 50 langile hil dira Euskal Herrian. Hori da LAB sindikatuak publiko egindako datua. Azkena, Zornotzan, joan den larunbatean, AHTren eraikuntza lanetan. 50 horietako lau, berriz, Araban hil dira, 24 Bizkaian, bost Gipuzkoan, bat Ipar Euskal Herrian eta 16 Nafarroan. Edonola ere, LABek salatu du AHT eraikitzeko lanetan hildakoak, gutxienez, zazpi langile izan direla.

Lan heriotzez gain, lanean gertatutako istripu arin eta larriak ere salatu beharrekoak dira, sindikatuaren arabera. Eta horien jatorrian, lan baldintza kaskarrak daude: prekarietatea, azpikontratazioa edota behin-behinekotasuna, besteak beste. AHTren obretan, gainera, salatu dute eraikuntzako herrialdeko hitzarmena sistematikoki ez dela betetzen.

Bien bitartean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak astelehenez hartu du hitza Eusko Legebiltzarrean, AHTren lanetako atzerapenez eta kosteez argibideak emateko. Zehazki, Tapiak eraikuntzaren atzerapena onartu du, baina 2023rako abian egongo dela ziurtatuta.

Baina LABek salatu du Tapiak ez diela aipamenik ere egin AHTren obretan izandako istripuei. Are gehiago, sailburuari egotzi dio langileenganako presioa egiten aritzea: presa sartzen dielako eta haien eskubideak eta osasuna kontuan hartu gabe lana prekarizatzen duelako, beti ere, sindikatuaren arabera.

Gainera, AHTk eta antzeko azpiegiturek ingurumena suntsitzen dutela ere salatu du LABek. Hargatik, sindikatuko gizarte ekintza arloak mobilizatzeko deia egin du, hain justu, larunbaterako martxa antolatu dute AHTren eraikuntzako Martzillako eremura.

bideoa prestatzen
Bost azterketa soilik errepikatzea eta epaimahairik ez aldatzea erabaki du Osakidetzak

2018-09-17

Lan Eskaintza Publikoko oposaketetan izandako irregulartasunez egindako ikerketaren emaitzak aztertuta, hartutako erabakien berri eman du Osakidetzako zuzendaritzak. Besteak beste, Traumatologiako epaimahaiko zortzi kidetatik seiri espedientea irekitzea ere erabaki dute

bideoa prestatzen
Nafarroan abortuak egin zituzten lehenengo medikuen lana aitortu du Iruñeko Udalak

2018-09-07
Nafarroan abortuak egin zituzten lehenengo medikuei eman die Iruñeko Zapia Udalak, Andraize zentroko hiru ginekologori. Haien aktibismoa, gidaritza eta jarduna bai eta beren konpromisoa osasun sexuala eta emakumeen osasunaren esparruko eskubideen defentsan eskertu nahi izan du Iruñeko Udalak omenaldiaren bidez.
bideoaren irudia
Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da

2018-07-10

Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da. Bilboko Ingeniaritzan Eskolako larrialdietarako irteera baten eskaileretatik erori eta koman geratu zen emakumea. Hilabete eta erdi geroago, joan den ostiralean, hil zen. LAB, Steilas, CC.OO., UGT eta ELA sindikatuek paroak eta elkarretaratzeak deitu dituzte Bilbon, Leioan, Gasteizen eta Donostian. Bilboko kontzentrazioan EHUk neurriak hartu ez izana salatu du Gabi Elkoroaristizabal LAB-eko ordazkariak.

bideoaren irudia
Gurea eta sasoikoa da Berton Bertoko egitasmoaren filosofia

2017-06-09

Durangaldeko eskoletan bertoko eta sasoiko produktuak kontsumitzearen aldeko apostua egin dute. Bada, Berton Bertoko proiektuak jantokiaren izaera aldatu nahi du: gune hezitzailea izatea, zerbitzua izan beharrean.