Skip to main content

Azken bideoak: Osasuna

bideoa prestatzen
Lasaitasun mezua eman nahi izan du Jaurlaritzak Koronabirusaren aurrean

2020-02-26
Orain arte 13 kasu aztertu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 11 kasutan emaitza negatiboa izan da dagoeneko, eta beste bi kasuren emaitzen zain daude oraindik.
bideoa prestatzen
Herritarrek haserrea erakutsi dute Zaldibarko zabortegiaren inguruko gardentasun faltagatik

2020-02-17
Zaldibarko zabortegian gertatutako luiziak arlo guztietan harrotu ditu hautsak eta era askotako erreakzioak izan dira, bai politikan, zein gizartean, noski. Gertaerak sortu duen kezkaren froga da larunbatean milaka herritarrek egindako manifestazioa. “Zaldibar Argitu. Langileak, osasuna erantzukizunak” lelopean, Elgeta, Eibar eta Ermuako herritarrek zutabeka abiatu ziren Zaldibarko Eitzaga auzorantz.
bideoa prestatzen
Erika Otxoa: "Exoeskeletoak mugimenduan laguntzen du, baina baita autoestimuan ere"

2019-11-28
Gaixotasun neurologikoa da esklerosi anizkoitza. Kronikoa, degeneratiboa eta sendagaitza. Garunari eta bizkar muinari eragiten dio eta ondoriorik ohikoenetako bat da ibiltzeko gaitasuna galtzea. Adembi, Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarteak, terapia osagarri gisa, exoeskeleto bat erabiltzen du pazienteen errehabilitaziorako. Erika Otxoa fisioterapeutarekin egon gara.
bideoa prestatzen
Ama-esnea ikertzen hasi dira Zubietako erraustegiak eragindako kezkagatik

2019-11-14
Zubieta Lantzen elkarteak hasi du ekimena eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak sustatuta Usurbil, Lasarte-Oria eta Andoaingo zenbait emakumeren bularreko esnea ikertzen hasi dira. Holandako Toxicowatch fundazioko bi zientzialari inguruko oilategietan laginak biltzen aritu ziren. Erraustegia piztuko balitz, urtero errepikatzeko asmoarekin. Harekin interlokuzio taldean daudenek porposatu zien ekimena herbeherearrei eta ama-esnearen laginak hartzea are interesgarriagoa izango litzatekeela aipatu nabarmendu zuten ikerlariek.
bideoa prestatzen
Duela 50 urte poliziak bi erandiotar hil zituen gasaren aurkako protestetan

2019-11-06
Arnastu ahal izatea soilik eskatzen zuten. Gas isuriena arazo larria izan zen garai hartan Erandion. Txetxu Aurrekoetxearekin hitz egin dugu duela mende erdi gertatu zenaz eta garaiko egoeraz: