Skip to main content

Azken bideoak: Osasuna

bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi ditu ekitaldi masiboak, koronabirusaren ondorioz

2020-03-11
Nafarroako osasun sailak azaldu du pertsona kontzentrazio handia izango duten ekitaldiak bertan behera uztea erabaki dutela COVID-19aren transmisioa ahal den neurrian eragozteko.
bideoa prestatzen
Gasteizko 60.000 ikasle inguruk ez dute klaserik izan gaur koronabirusaren ondorioz

2020-03-10
Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko hartutako neurria izan da. Sei dira Euskadin hildakoak eta 197 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte. Nafarroan 23 kasu baieztatu dituzte baina ez da hildakorik egon. Iparraldeko gaixo bakarra bere egoera hobetzen jarraitzen du.
bideoa prestatzen
STEILASek Gasteizko ikastetxeek antolakuntza neurriak hartzeko autonomia izan dezaten eskatu dio Hezkuntza Sailari

2020-03-10
Hezkuntza sailak koronabirusaren hedatzea saihesteko Gasteizko ikastetxe guztiak ixtea erabaki du martxoaren 23ra arte. Jaurlaritzako osasun arduradunek hartutako erabakiarekin kezkatuta agertu dira STEILAS sindikatuko kideak eta informazio falta salatu dute.
bideoa prestatzen
Bastida, Laguardia eta Gasteizko ikastetxeak eta unibertsitatea ixteko agindua eman du gaur Eusko Jaurlaritzak

2020-03-09
Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko erabakia dela baieztatu du Hezkuntza Sailak. Bastidan gutxienez bi astez egongo dira itxita, salbuespen neurri gisa, kasu positibo bat atzeman ondoren. Dagoeneko sei pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta 102 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte.
bideoa prestatzen
Jon Garcia (Asviamie): "Sententziak dio CAF dela emakumearen gaixotasunaren erruduna"

2020-03-05
Sententziak CAF jo du erruduntzat, duela bi urte amiantoaren eraginagatik gaixotu eta hil zen emakumearen harira.