Skip to main content

Azken bideoak: Zientzia

bideoa prestatzen
AURRERAPENA: Unai Pascual: "Zientzia jakintza eredu bezala ezinbestekoa eta estrategikoa da herri honetan"

2020-05-11
Elkarrizketaren tartean, Euskal Herria Post Covid19 ekimeneko Unai Pascual Hamaika Telebistan egon da. Dagoeneko, akademiaren baitako 650 profesionalek sinatutako manifestua osatu dute, aurrera begirako begirada txertatu eta "ekonomia ekologikoaren alde egin eta bioaniztasunaren garrantzia" lehen lerrora ekarriz. Bost erpinetako proposamena planteatu dute, besteak besteBPG-ren hazkunde agregatuan oinarritutako garapen-eredua etetea, ondare publiko eta komunaren alde egitea, ingurumen fiskalitate progresibo bat bultzatzea, agroekologian oinarritutako elikadura burujabetza hauspotzea eta azpiegitura handietan oinarritutako mugikortasun-eredua alboratzea. Elkarrizketa, 20:00 eta 21:00etan ikusigai, Hamaika Telebistan (LTD zein Euskaltel bidez) eta www.hamaika.eus webgunean.
bideoa prestatzen
Emakumeek gobernatzen dituzten herrialdeek hobeto eutsi al diote Covid 19 gaitzak sortutako izurriari?

2020-05-08
Emakumeak buru dituzten herrialdeak dira pandemiaren eragina hoberen kudeatzen ari direnak. %7 da emakumezkoek gobernatzen dituzten munduko herrialdeen kopurua. Islandia, Zeelanda Berria edota Finlandia dira koronabirusak eragindako krisiari erantzun onena ematen ari diren munduko herrialdeetako hiru. Guztiek badute zerbait komunean: emakumeek zuzentzen dituzte. Eta, hortaz aritu da Oihane Zabaleta, Toki-garapeneko teknikaria. Adierazi duenez, ziurrenik, ez gabiltza kasualitate batez hizketan. Agian, emakumezko lider gehiago baleude kudeaketak zauri gutxiago izango lituzke. Halere, Zabaletak esan duenez, baieztapena egiteko, datuak falta dira. Bestalde, emakume hauek ordezkatzen duten gizarte ereduetan ere jarri du fokua teknikariak.
bideoa prestatzen
Ugo Mayor (Ikertzailea): "Ikerkuntzari edo zientziari ez zaio onartu horrelako momentu batean duen balioa edo ez dago tresnarik"

2020-05-05
Eusko Jaurlaritzak eta EHUk hitzarmena sinatu berritan, dozenaka euskal ikerlarik garatu duten protokoloa koordinatu duen Ugo Mayorrekin hitz egin dute Naiz Irratian. Elkarrizketan azpimarratu du ez duela ulertzen euren testak martxan jartzeko atzerapena.
bideoa prestatzen
Xabier Aierdi (Soziologoa): “Aldez aurretik zeuden kontraesanak areagotuko dira «normaltasun berrian»”

2020-05-05
Normaltasun berria, kontzeptu lez, erabili ahalko litzateke Orwellem 1984 eleberriaren bertsio eguneratua izendatzeko. “Normaltasun berrirako” trantsizio betean aurkitzen gara, Covid19ak eragindako salbuespen egoera arintzeko bidean. Eskatutako konpromisora jendartea ondo egokitu dela dio Xabier Aierdi soziologoak: nork esango zigun, bada, 51 egunez etxean sartuta egongo ginela? Aierdiren hitzetan, ez dakigun zerbait da “normaltasun berria”, halere, kontzeptuaren baitan argi dauka, aldez aurretik zeuden kontraesanak areagotuko direla.
bideoa prestatzen
Sonia Ontoria: "Suhiltzaileen eta enplegu publikoko langileen lantaldeak minimoetan daude"

2020-04-17
Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Galiziako suhiltzaileek militarren parte hartzearen aurka egin dute. Espainiako Defentsa Ministerioaren aurrekontuak justifikatzeko kaleetan daudela arbuiatu dute, eta zerbitzu publikoen indartzea aldarrikatu dute.
bideoa prestatzen
Eneko Axpe (Fisikaria): "Euskal Herrian 353 hildako ditugu milioi biztanleko; munduko bigarren tasarik altuena da"

2020-04-15
Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ertzak aztertzeko Californian bizi den Eneko Axpe fisikari bizkaitarra elkarrizketatu dugu. Egoerak AEBn zein Euskal Herrian izandako eragina eta osasun krisi honek sozialki zein ekonomikoki dituen ondorioak aztertu ditugu.