Skip to main content

Azken bideoak: Zientzia

bideoa prestatzen
Aranzadi ikastolako ikasleek Espazio Estazioarekin egin dute konexioa

2019-05-17
Bergarako Aranzadi Ikastolak zuzeneko konexioa egin du gaur goizean Nazioarteko Espazio Estazioarekin. NASA Agentziaren ARISS programari esker, hango ikasleak Nick Hagues astronauta estatubatuarrari 20 galdera egiteko aukera izan dute, 10 minutu inguru iraun duen zuzeneko konexio batean.
bideoa prestatzen
Zientzia Azoka ospatu da Bilbon Elhuyar Fundazioak antolatuta

2019-05-13
Zientzia Azoka ospatu da Bilbon Elhuyar Fundazioak antolatuta. Elkarteak zientziarako interesa sustatu nahi du gazteen artean, eta horretarako eguerditik gauera arte iraun duen egitaraua antolatu du. Aurtengo edizioa larunbatean, maiatzaren 11n, egin da Bilboko Plaza Barrian. Bertan, tailerrak eta stand eremuak egon dira. Horrela, Zientzia Azokan ikusgai egon dira gazteen ikerketa eta proiektu teknologikoak, urtean zehar sortu dituztenak.Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izan dira. Orotara, 90 proiektu zientifiko-teknologiko egon dira larunbatean Plaza Barrian, Euskadiko 32 ikastetxetako DBHko eta Batxilergoko gaztek sortuak. Hainbat unibertsitatetako ikertzaile profesional ere egon dira Zientzia Azokan, hala nola “SPOON” proiektuko kideak. Azoka ezagutu eta bertan parte hartu duten irakasleekin ideiak trukatu eta trebakuntza-beharrak identifikatzeko asmoarekin egon dira bertan.
bideoa prestatzen
308 ikaslek 90 proiektu aurkeztuko dituzte aurtengo Zientzia Azokan

2019-05-08
Elhuyarrek antolatua, "Zientzia Azoka 2019" Bilboko Plaza Berria hartuko du larunbatean, maiatzak 11. 90 proiektu aurkeztuko dira, gehienak Bizkaiko ikasleenak, baina Euskal Herriko zein atzerriko zenbait taldek ere hartuko dute parte. Aukeratutako proiektuen egileek, gainera, nazioarteko beste zenbait azoka bisitatzeko aukera izango dute.
bideoa prestatzen
EHUren aurtengo udako ikastaroek gizarte erronkei irtenbideak bilatzen saiatzeko topagune izan nahi dute

2019-03-29
38.edizioa da aurtengoa eta ingurumena babesteko Iraunkortasunerako Foroa sortuko du unibertsitateak BBVA fundazioarekin batera. Honen ardatz nagusiak klima aldaketa, aniztasunaren babesa eta bioetika izango dira. Miramarren, Donostian izango da foroa. Gai honen baitan arituko dira udako ikastaroen edukiak, baina eztabaidagai eta ikergai izango dira esaterako, Historia, Euskal Kultura edo Delinkuentzia mota berriak. Uda Ikastaroen zuzendari akademiko berria den Itziar Alkortak hartu du Carmen Agouésen testigua. Udako ikastaroan parte hartzeko matrikula gaur ireki da eta maiatzaren 31 bitarte murriztua izango da.
bideoa prestatzen
Haizea, euria eta elurra, gogoz sartu dira Hego Euskal Herrian

2019-01-23
Haize, euri eta elur frontearen ondorioz, alerta horia eta laranja aktibatu dira Euskal Herrian. Iruñerriko zenbait puntutan Arga eta Ultzama ibaiek nabarmen egin dute gora. Elurrari dagokionez, arazo gutxi sortu ditu momentuz, eta alerta gorria mantentzen da Pirinio aldean.
bideoa prestatzen
'Egizu zientzia!' lemapean ospatuko da BBK Open Science jaialdiaren lehen edizioa

2019-01-08
Urtarrilaren 18tik 20ra bitartean ospatuko da Bilbon lehenengo BBK Open Science jaialdia, Bilborock aretoan, BIOOK elkarteak antolatuta. Laborategi irekia sortzea da helburua, non edozein adineko jendea, zientzian aditua izan edo ez, parte hartu eta ikasi dezakeen. Tailerrek, espermientuek eta proiektuen aurkezpenek osatuko dute jaialdiaren egitaraua.