Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Geroa Baik, EH Bilduk eta I-Ek, Euskararen Dekretuaren sententziari helegitea jartzeko eskatu dute

2019-10-07
Geroa Baik, EH Bilduk eta Izquierda Ezkerrak, Euskararen Dekretuaren sententziari helegitea jartzea eskatu dute. Nafarroako Auzitegi Nagusiaren erabakiak, hiritarrak ere piztu zituen iragan astean, eta gaurkoak UGTren egoitzaren aurrean elkarretaratzea antolatu dute.
bideoa prestatzen
Euskararen dekretuari buruzko epaiari helegiterik ez aurkezteko eskatu dio UGTk Maria Txibiteri

2019-10-03
UGTk Nafarroako Auzitegi Nagusiak sindikatuak jarritako helegitearen inguruko sententzia baloratu eta errekurtsoa jartzeko zergatiak azaltzeko prentsaurrekoa eman du.
bideoa prestatzen
Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa sendotzeko jardunaldia egingo dute Azpeitian

2019-10-03
Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa sendotzeko jardunaldia antolatu dute Udako Euskal Unibertsitateak, Jalgi elkarteak, Elkar fundazioak, Hik Hasi egitasmoak, Ikas Elkar enpresak eta Azpeitiko Udalak. Lehenengo jardunaldia urriaren 19an egingo dute Azpeitiko Basazabal jauregian. Ekimena ziklo baten hasieratzat jo dute, euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzeko eta sendotzeko. Lehen saioan kulturgintzaren eta kultur transmisioaren egoera aztertuko dute hezkuntza arautuaren ertzetatik.
bideoa prestatzen
Atzoko epaian hartutako irizpidea berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

2019-10-02
Atzoko epaian hartutako irizpidea berretsita Nafarroako Auzitegi Nagusiak, euskara ezin dela meritutzat hartu eremu mistoko eta ez-euskalduneko lan deialdietan, ebatzi du.
bideoa prestatzen
7.000 'mintzalagun' izan ziren iaz Euskal Herrian

2019-10-02
Gaur zabaldu dute Donostiako Mintzalagun egitasmoan parte hartzeko izen-ematea. Euskara ikasten ari diren, baina, hizkuntza erabiltzeko aukera gutxi duten horiei zuzenduriko egitasmoa da Mintzalagun. Aurtengoa, 25. Edizioa izango da.
bideoa prestatzen
'Egunak eta Lanak' dokumentala ekoitzi du Euskaltzaindiak, mendeurrenaren harira

2019-10-02
Ideia orijinala Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainarena da eta Fermin Etxegoien idazle eta kazetaria aritu da zuzendari lanetan. 'Egunak eta Lanak' dokumentala Euskaltzaindiaren jarduna ezagutarazteko bidea ematen du.