Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Helduen euskalduntze kanpaina aurkeztu dute

2019-09-05
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, Tokian tokiko entitateek eta AEK eta IKA euskaltegiek helduen euskalduntze kanpaina berria aurkeztu dute. Kanpaina Euskarabidearen, Zubiarte euskaltegi publikoaren, hizkuntz eskola ofizialen, toki erakundeen eta gizarte euskaltegien ekimena da.
bideoa prestatzen
AEK-k 2019-2020 ikasturtea aurkeztu du gaur Gasteizen

2019-09-03
AEK-k kurtso berrirako matrikulazio epea ireki du gaur, Gazteizen egin duen aurkezpenean. Euskaraldia eta Korrika ardatz izan dituen urtea igarota, “zu hemen zaude, AEK ere bai” lelopean egingo diote aurre ikasturte berriari. Azken urteetan AEK-ko koordintzaile lanetan egon den Mertxe Mugijak kargua utzi eta Alizia Iribarrenek hartuko duela ardura. Euskara maila hobetzea, euskara erabiltzen jarraitzea eta euskararen presentzia urria den auzoetan matrikulazioa handitzea dira aurtengo erronketako batzuk.
bideoa prestatzen
Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa aurkeztu du Euskaltzaindiak

2019-07-11
Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa aurkeztu du Euskaltzaindiak. Joseba Lakarrak jardun du zuzendari lanetan. Azaldu digunez, jatorria euskaran ebrtan duten hitzez gain, jatorriz mailegu bat izandakotik eratorritako familiak ere aztertu dituzte.
bideoa prestatzen
50 urte bete dira gaur Rikardo Arregi Aranburu hil zela

2019-07-10
Euskal kazetaria, saiakeragilea eta euskaltzalea izan zen. Kulturaren eta euskararen beraren antolakuntza modernoa bultzatu zituen. Andoainen jaio zen 1942ko irailaren 22an. Baina, 27 urte bete gabe hil zen auto istripu batean Euskaltzaindiaren bilera batera zihoala Ramon Saizarbitoriarekin batera. Nabarmenak izan dira berak egindako ekarpenak, eta diseinatu zituen hainbat estrategia gaur egun errealitate bat dira. Euskaldunen alfabetatzea edo euskal kulturaren zabaltzea dira horietako batzuk. Izan ere, Filosofia ikasketak bukatu ondoren Zeruko Argia eta Jakin aldizkarietan lagundu zuen.
bideoa prestatzen
Mertxe Mugikak AEK-ren koordinazioa utziko du

2019-07-08
Urriaren batetik aurrera, koordinazio burua Alizia Iribarren nafarrak hartuko du. Mugikak 13 urteko ibilbidea egin du AEK-n. Aurrerapausuak egon badirela aitortu badu ere, gehitu du, nahikoak ez direla izan. Botilaren metafora erabilita, hau betetzen jarraitu behar dela adierazi du, elkarlana ardatz izanda. Arazoen artean helduen euskalduntzea aipatzen du, eta, instituzioetan, euskararen erabilera transbersala faltan somatzen du. Hala ere, Korrika eta Euskaraldia bezalako ekimenen ekarpena balorean jarri du. Oro har, balorazio positiboa egin du Mertxek, eta euskalgintzaren bigarren plano batetik lan egingo du oraindik aurrera.
bideoa prestatzen
Seaskako ikasleen brebeta azterketak Bordelera eraman dituzte bertan zuzendu ditzaten

2019-07-04
Seaskako ikasleen brebeta azterketak Bordelera eraman dituzte Hezkuntza ministeritzako ordezkariek, bertan zuzendu ditzaten. Donibane Lohitzune, Hazparne eta Mauleko zentroetatk pasa dira Parisko Gobernuaren ordezkariak azterketak eramatera. Ondorioz, ikasle euskaldunen azterketak euskaraz ez dakiten irakasleek zuzenduko dituzte. Ez da hau gertatzen den lehen aldia; iaz ere Euskal Herritik kanpo, Pauen, zuzendu zituzten Ipar Euskal Herriko ikasleek egindako azterketak.