Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Azkue Ikastola izango da aurten Ibilaldiaren protagonista

2019-05-16
Zazpi urte dira metodologia berri baten aldeko jauzia egin zuela Lekeitioko ikastolak. Konfiantzaren pedagogiaren gidalerro nagusia erakutsi digute, hurrak erdigunean jartzea, hain zuzen ere. Hartutako bide honen inguruan eta igandean ospatuko den ibilaldiaren inguruan hitz egin digu Maitane Hidalgo ikastetxeko zuzendariak
bideoa prestatzen
Sortzen jaia Takonera parkera itzuliko da aurten

2019-05-15
Sortzen jaia Takonera parkera itzuliko da aurten. Heldu den igandean izango da Nafarroako eskola publikoaren aldeko jaialdia. Aitziber Lizeagak Nafarroako Sortzeneko arduradunak festibalaren nondik norakoak azaldu ditu Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketan.
bideoa prestatzen
Euskararen transmisioa eta normalizazioa helburu

2019-05-14
Euskararen transmisioarako Nafarroako Gobernuak "Musikariak ikastetxeetan" programa sustatu du. Bestalde, Kontseiluak normalizaziorako 15 proposamen politiko egin ditu.
bideoa prestatzen
'Haratzago' joan nahi du Azkue Ikastolak Ibilaldian

2019-05-13
Haratzago lelopean ospatuko da igande honetan 2019ko Ibilaldia Lekeition, Azkue Ikastolak antolatua. Aurtengo ibilbidea motza izango dela adierazi dute Ikastolako arduradunek, 2,5 kilometrokoa, eta lau gunetan banatu dute. Goizeko hamarretatik abiatuta, hasiera ekitaldian, egitarau anitza eta partehartzailea garatu nahi izan dute. Musika, jokoak, ikuskizunak, tailerrak eta abar izango dira, ohi bezala, adin guztietakoek goza dezaten Ibilaldiaz.
bideoa prestatzen
Herri Urrats jaialdia ospatuko dute igandean, 'LK' lelopean

2019-05-10
Senpereko laku inguruan Herri Urrats ospatuko dute datorren igandean. 36. edizioa izango da aurtengoa 'LK' lelopean, euskaraz mintzatzearen aldeko apustuari erreferentzia egiteko. Festa eta dirua biltzeaz gain, Seaska Ikastolen Federazioak Manex Erdozainzi Etxart Kolegioari laguntzea du helburu.
bideoa prestatzen
Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko uertekaria aurketu du

2019-04-30
Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu dute Koldo Mitxelena kulturunean. Urtekariak “premiazkoak” diren hainbat eztabaidagai eta horiek ahalbidetzeko azterketak biltzen dituela adierazi du Libe Mimenzak euskal hedabideen betategiko koordinatzaileak. Hogeita hiru egileren hamahiru lan jasotzen ditu urtekariak. Esaterako, Igor Astibiak, kazetaritzaren aurkako erasoez hitz egiteaz gain, komunikazioaren esparruan gailendu diren joera orokorrak ere aztertu ditu. Ttap aldizkaria bezalako komunikabide berrien estrategiez ere mintzo da Jone Guenetxea. Bestetik, euskaraldiak euskal komunikabidetan izan duen presentzia aztertu dute. Horrez gain, bi lanek euskal hedabideak aztertu dituzte genero ikuspuntutik, alde batetik, emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan eta bestetik, emakumeen presentzia eta ahotsa tokiko euskal prentsaren iritzi-foroetan. Interneteren gaia ere jorratu dute eta hamaika eta hamabigarren lanek hartzailearengan jartzen dute arreta. 2015tik gaur egune arteko urtekari guztiak osorik irakur daitezke behategia.eus webgunean.