Skip to main content

Azken bideoak: Eskubaloia

bideoa prestatzen
Ostegunean jokatuko da Laboral Kutxa Udako Torneoko finala

2020-08-25
Plazandreak emakumezkoen esku pilota torneoa berezia izan da aurten koronabirusa dela eta, baina garailea Bilboko Bizkaia frontoian argituko da, hilaren 27an iluntzeko 20etan. Zortzi jardunaldiren ostean, Mikel Inuntziagaren taldeak eta Reyes Azkoitiarenak jokatuko dute finala. Iera Agirre, Arrate Bergara eta Amaia Aldaik osatzen dute lehen taldea eta Olatz Arrizabalaga, Irantzu Etxebeste eta Nora Mendizabalek bigarrena. Emakume Master Cup-eko antolakuntzak nabarmendu duenez, kirol alorrari dagokionean, “izan daitekeen finalik handiena” izango da. Orain arteko partidak ia publikorik gabe jokatu diren arren, osteguneko finalean ikusleak egon ahal izango dira. Musukoa jantzita eta segurtasun neurriak errespetatuz, 600 pertsona joan ahalko dira gehienez.
bideoa prestatzen
Nagore Odriozola: "Ainhoa Hernandezek txunditu egin nau Munduko Eskubaloi Txapelketan"

2019-12-10
Nagore Odriozola kazetaria Japonian ospatzen ari den Munduko Eskubaloi Txapelketan dago. Bertatik, lehiaketak emandakoa eta euskal jokalariek egin duten lanaren analisia egin du.
bideoa prestatzen
Errusia, orain arteko talderik onena

2019-12-10
Dopinaren aurkako munduko agentziak (WADAk) Errusiaren aurkako zigor gogor plazaratu du. Ondorioz, Errusiako talde eta kirolariek ezin izango dute 2020ko Joko Olinpikoetan eta 2022ko munduko futbol txapelketan parte hartu euren herriko banderapean. Orain, Errusiako agintariek 21 egunetako epea izango dute euren helegiteak aurkezteko. Zigorra, eskubaloiko munduko txapelketaren erdian iritsi da. Errusiarrak txapelketako talderik sendoena izan dira orain arte eta ikusteke dago auzi honek eragiten dituen ondorioak. Japoniatik zuzenean, Nagore Odriozola kazetari zarauztarrak txapelketaren ingurukoak ekarri dizkigu.
bideoa prestatzen
Ingalaterra eta Japonian, Premier League zein eskubaloiko munduko txapelketa sakon aztertzeko

2019-12-09
Asteburu honetan, Ligan, jokoan zituzten 15 puntuetatik, gizonezkoen futbol taldeek soilik 2 eskuratu dituzte Realak eta Osasunak lortutako berdinketei esker. Gure ekipoen jarduna, Alessandro Ruta eta Iker Aginagarekin batera. Futbolarekin jarraituz, Premier Leagueko gaurkotasuna aztertu dugu Londresen lan egiten duen Alvaro Romeo kazetari bilbotarrarekin. Japoniara jo du baita, emakumezkoen eskubaloiko munduko txapelketaren berri izateko bertan dagoen Nagore Odriozolarekin batera. Lointek Gernikaren denboraldi bikaina izan dugu hizpide eta gure azken kromoa Fernando Martin mitikoarentzat izan da, bere heriotzaren 30. urteurrenean.
bideoa prestatzen
Bidasoa Irun eskubaloi taldeak kopako finala jokatu du Lleidan

2018-12-17
Bidasoa Irun eskubaloi taldeak 26 urte geroago Kopako finala jokatzea lortu arren Bartzelonaren aurka galdu du. Lleidan jokatutako txapelketan ausardiaz ibili arren 37 eta 23 galdu zuten, horrela, kataluniarrei garaipena emanez. Irundarrak tenporada hasiera itzela eduki arren ez zen nahikoa izan Bartzelonarrak gainditzeko.
bideoa prestatzen
Bera-Berak Espainiako Superkopa irabazi du Xixoneko Lieberbank-en aurka

2018-09-01
Super Amara Bera Berak Espainiako Superkopa irabazi zuen larunbatean Xixoneko La Calzada Liberbank-en aurka. Partida Xixoneko Kirolen jauregian jokatu zen, eta Gipuzkoarrek eraman zuten poltsikora17 eta 25eko markagailuaz.