Skip to main content

Azken bideoak: Teknologia

bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak hitzarmena sinatu du EHUrekin unibertsitateko ikertzaileek garatutako test-ak egiten hasteko

2020-04-30
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak hitzarmena sinatu du EHUrekin unibertsitateko ikertzaileek garatutako test-ak egiten hasteko. Sintomarik gabeko 5.000 pertsonatan kasu positiboak bilatuko dituzte test horiekin akordioari esker eta itunak asteotako ika-mikari amaiera eman dio.
bideoa prestatzen
Egunean Behin aplikazioak laugarren denboraldia jarriko du martxan astelehenean

2020-04-24
Egunean Behin aplikazioak bere laugarren denboraldia abiatuko astelehenetik aurrera. Berez, maiatzaren lehenengo edo bigarren astean ekingo zioten denboraldi berriari, baina Etxealdetik Euskaraldira ekimenarekin bat eginda, estreinaldia aurreratzea erabaki du CodeSyntax enpresak.
bideoa prestatzen
Nafarroako Berrikuntza Sozialerako Unitatea elkarte bihurtu da

2020-02-24
Hemendik aurrera, enpresa-jarduera eta kalitateko enplegua sortzen duten gizarte-berrikuntzako proiektuak sustatzen dituen erakundeak estatus berria izango du beraz.
bideoa prestatzen
Urtzi Urkizu (Kazetaria): "Kontua ez da plataforma bat ala bestea, baizik eta euskarazko produkzioa gehiago izatea"

2020-02-20
Filmin ordainpeko plataformak euskarazko kanala jarri du martxan. Urtzi Urkizu kazetariarekin aztertu dugu: "Garrantzitsua da euskarazko ikus-entzunezkoentzat eta euskararentzat". Urtzik adierazi du plataforma egitea urrats garrantzitsua den arren, euskaraz gehiago ekoiztera bideratzeko laguntzak eman beharko lituzkete instituzioek: "2020. urtean estreinatu beste modu batekoa eta bideratzea plataformak euskarazko edukiekin ikusleen beharretara "2020. urtean estreinatu den fikziozko telesail bakarra Kanalduderen 'Tantaka' izan da. 10 etxetatik 4k horrelako plataformak erabiltzen dituzte.
bideoa prestatzen
EHUk armagintza industriarekin duen "lotura" salatu du 'UPV-EHU kolaborazioa moztu' plataformak

2020-02-06
“EHU moztu kolaborazioa” plataformak protesta egin du gaur Bilboko Ingeniaritza Eskolako atarian, unibertsitatean egiten ari diren lan jardunaldi eta enpresen aurkezpenetan armagintzaren industriako konpainiak aurkitzen baitira. Jardunaldietan Sener eta ITP bezalako espresengana hurbiltzeko aukera daukate ikasle eta graduatuek, plataformako kideen esanetan, “modu zuzenago edo zeharkakoan, beste herrialdeen suntsiketan parte hartzen dutenak”.
bideoa prestatzen
Berrikuntzekin dator Egunean Behineren denboraldi berria

2020-02-03
Otsailaren 3an hasi da Egunean Behineren denboraldi berria eta Argia saritan internet saria berreskuratu berri du aplikazioak. Maite Rementeria, Josu Azpillaga eta Bittor Poza Egunean Behin aplikazioaren sortzaileetako batzuk azaldu dute denboraldi berriaren nondik norakoak.