Skip to main content

Azken bideoak: Teknologia

bideoa prestatzen
Asteburu honetan izango da Gipuzkoa Encounterren XIII. edizioa

2019-03-21
Martxoaren 22tik 24ra egingo da aurten Tolosan Gipuzkoa Encounterra. Aurkezpen prentsaurrekoan azaldu dutenez, ordenagailuekiko pasioa sentitzen duten zaletu eta profesionalen bilkura izan dadin nahi dute Encounterra. Encounterretan internet sarearen abiadura izan ohi da gakoetako bat. Aurkezpenean azaldu dutenez, sekulakoa izango da Tolosako topaketara joateko aukera dutenek gozatu ahal izango duten internet abiadura.
bideoa prestatzen
Mastodon.eus, euskaldunak munduarekin harremanetan jarri nahi duen sare sozial askea

2018-11-21
Mastodon sare sozialaren barnean mastodon.eus instantzia aurkeztu dute hainbat erakundek. Mikroblogintza sare bat da, Twiterren antzekoa, erabiltzeko erari dagokionez. Hala ere, ezberdintasuna garrantzitsuak ditu, helburu komertzialik gabeko tresna da, publizitaterik gabea eta menpekotasuna sortzeko teknikarik gabea, esaterako.
bideoaren irudia
"Zenbakiz" trikitixa partiturak osatzeko on-line editorea kalean da

2014-02-25

Tirikitrauki musika dendak eta Iametza Interaktiboak "Zenbakiz" online editorea aurkeztu dute. Modu tradizionalean erabiltzen diren partitura "zifratuak" sortzeko balio duen ataria da. Sortzaileen arabera herraminta honekin edonork ikas dezake trikitia jotzen.