Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Amaia Arregi: "Bilbon prestatuta gaude adituek esaten dutena betetzeko"

2020-11-04
Gurean Gaur albistegiaren baitan, Bilboko udaleko segurtasun zinegotzi Amaia Arregirekin hitz egiteko aukera izan dugu. Aurreko asteburuan emandako istiluak eta hiriaren erronkak hizpide, LABIak har ditzakeen neurri berrien aurrean hiria prest dagoela nabarmendu du.
bideoa prestatzen
Garailerik ez oraindik AEBetako hauteskundeetan

2020-11-04
Luzerako jo dezake Estatu Batuetako presidente berria izendatzeko prozesuak. Berriz ere kale egin dute inkestek, eta uneotan oso parekatuta jarraitzen dute Joe Biden eta Donald Trumpek. Giroa are gehiago korapilatu daiteke gainera, oraindik boto denak kontatu gabe dauden arren Trumpek dagoeneko iragarri baitu bera dela irabazlea.
bideoa prestatzen
4.870,5 milioi euroko gastua aurreikusi du Gobernuak Nafarroako Aurrekontuen aurreproiektuan

2020-11-04
Kontuak norekin adostuko dituen ez dute aurreratu agintariek baina atzo izandako bileren ostean Txibiteren exekutiboaren eta EH Bilduren arteko sintonia ona azaldu zuten bi parteek.
bideoa prestatzen
Amaia Agirre: "Osasunaren eta ekonomiaren arteko oreka bilatu behar dugu"

2020-11-04
Amaia Agirre Bilboko Udaleko segurtasun zinegotzia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pandemiari aurre egiteko adituek diotenari kasu egitea garrantzitsua dela adierazi du.: "Prestatuta gaude adituek esaten dutena betetzeko; osasuna oso garrantzitsua da, ekonomia ere bai, eta oreka bilatu behar dugu".
bideoa prestatzen
5.524 langabe gutxiago zenbatu dira urrian Hego Euskal Herrian

2020-11-04
Urrian 5.524 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, Espainiako Lan Ministerioak asteazken honetan argitaratutako datuen arabera. Guztira, 177.379 langabe zenbatu dituzte azken hilabetean. Datu positiboetan salbuespena Nafarroa da, bertan 763 langabe gehiago baitaude Nafar Lansareren zerrendetan.
bideoa prestatzen
Xabier Leoz: "Zerbitzuaren kudeaketa auzo elkarteei kentzeko erabakia politikoa da"

2020-11-04
Xabier Leoz Siñarzubi fundazioko kidea da eta elkarte horrek kudeatu du Txantrea Auzoko Prebentzio Arretako zerbitzua azkeneko 20 urteetan. Orain, Xabier Leozek kritikatu du zerbitzuaren kudeaketa kendu dietela auzo elkarteei "munizipalizazioaren aitzakia" baliatuz.