Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Erorien Haranean 1231 euskal herritarren gorpuzkiak daude

2019-09-24
Gogora Institutuak Eusko Legebiltzarrari igorritako txostenaren arabera 917 identifikatuta daude eta 314 ez. Patrimonio Nacional instituzioak baieztatu zuenaren arabera, 1959an areka eta hobi komunetatik atera ziren gorpuzkiak, soilik, Francoren mausoleoa betetzeko helburuarekin. Ikerketa historiakoaren txostenak zehaztu duenez, gutxienez 1.076 pertsonaren gorpuzkiak Euskal Autonomia Erkidegotik eraman zituzten, eta euskal jatorriko beste 155 pertsona eraman zituzten Madrilera Ebroko Frontea osatzen zuten probintzietatik. 10 familiak senideen gorpuzkiak berreskuratzeko tramiteak hasi dituzte. Aurretik lortu da horrelakorik. 1980an 133 Nafar atera zituen Erorien Haranetik, lurraldeko herri desberdinetako alkateek osatutako komisioak.
bideoa prestatzen
Memoria historikoaren lege proposamena egin du Eusko Jaurlaritzak

2019-09-24
Eusko Jaurlaritzak memoria historikoaren inguruko lege proposamena aurkeztu du gaur, Gasteizen. Asmoa da Eusko Legebiltzarreko talde eta erakundeek urratsak "era bateratuan" ematea.
bideoa prestatzen
Auzitegi Goren espainiarrak Francoren exhumazioa baimendu du

2019-09-24
Pedro Sanchezen gobernuaren promesa nagusietako bat izan da. Francisco Francoren gorpuzkiak Madrilgo Erorien Haranetik atera eta El Pardoko hilerrian hobiratzea. Han dago lurperatuta Carmen Polo, diktadorearen emaztea zena. Gobernuak prest ditu hilobi bat eta lurperatze unitate bat Francoren gorpu momifikatuarentzat. Diktadorearen senitartekoen errekurtsoa bertan behera geratu da, beraz. Exhumazioaren kontra badaude ere, Madrilgo Almudenako Katedraleko kriptan hobiratu nahi zuten Franco. Espainiako Gobernuak, baina, aukera hori baztertu zuen, argudiatuta Memoria Historikoaren legeari jarraikiz, ez dela leku egokia diktadore bat hobiratzeko.
bideoa prestatzen
"Preso eta iheslarien eskubideen alde lan egiteko eredu bat txalotu dute herritarrek eta guztiontzako etxeko lanak jarri dizkigute"

2019-09-24
11/13 auziko epaiketa akordio batekin amaitu zenetik astebete baino gehiago igaro ostean, Hamaika Telebistan Beñat Zarrabeitia eta Ibon Meñikaren adierazpenak jaso ditugu. Euren hausnarketen artean, aurrera begirako mezua.
bideoa prestatzen
Donostiako Arte Ederren eraikina eraisteko arriskuan dagoela salatu du oposizioak

2019-09-24
Eneko Goia alkateak Arte Ederren eraikinaren eraisketa baimentzearen arriskuaz ohartarazi dute gaur EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Donostiak.
bideoa prestatzen
Gorka Berasategi: "CDR mugimendua terrorismoarekin lotu nahi dute argi eta garbi"

2019-09-23
Goizean atxilotutako bi kide askatu ditu Guardia Zibilak, deklarazioa hartu ostean. Besteak Madrilera bidean dira. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu atxiloketak. Adierazi du atxilotuak CDRko kideak direla. Guardia Zibilak hainbat miaketa egin ditu. Fiskaltzaren arabera, lehergaiak egiteko lehengaiak atzeman dituzte.