Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Aritz Ayesa EH Bildu: 'Bihar lau urte hauetan jasotako babes bera biltzea espero dugu'

2019-09-25
Gaur arte, Iruñerriko Mankomunitateko buru izateko bi hautagaitza zeuden bakarrik: Navarra Sumako Juan Jose Echeverria eta Euskal Herria Bilduko Aritz Ayesa. Bere posizioa erakutsi behar ez izateko, PSNk ekainean udaletxeen osaeran egindako mugimendu bera errepikatu du eta bere burua aurkeztuko du nahiz eta irabazteko aukerarik ez izan.
bideoa prestatzen
Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaritzarako bere burua aurkeztu du Esporrinek

2019-09-25
Bihar arratsaldean ospatuko da Iruñerriko Mankomunitatearen lehendakaritza hautatzeko bilera eta azken orduan PSNk Maite Esporrin aurkeztu du. Irabazteko aukerarik gabe, eta negoziatzea baztertuta, Esporrinek argudiatu du bere burua aurkezten duela ez baititu gustuko ez Navarra Suma ez Euskal Herria Bilduren proposamenak.
bideoa prestatzen
Gutxienez 112.000 pertsonek ez dute jasoko hauteskunde propagandarik

2019-09-24
Astebetean INEren webgunea kolapsatu egin da, jende andanak egin baitu propaganda ez jasotzeko eskaria. Honek, eragina izan dezake hauteskundeen parte hartzean. Urriaren 7ra arte egin ahalko da hautes-propaganda ez jasotzeko eskaria.
bideoa prestatzen
Ciudadanos eta Vox alderdiak Francoren exhumazioaren aurka agertu dira

2019-09-24
Franco Erorien Haranetik ateratzea ahalbidetzen duen epaiaren ostean bata bestearen atzetik etorri dira Estatuko zein Euskal Herriko eta Kataluniako politikarien erreakzioak. Albert Rivera eta Ivan Espinosa de los Monteros, Ciudadanos eta Vix alderdien ordezkariak hurrenez hurren, Gobernuaren ekintzarekin kritiko agertu dira.
bideoa prestatzen
Ibon Meñika auzipetu ohia: "Euskal jendarte zabalera iristen saiatu gara"

2019-09-24
Ibon Meñikari elkarrizketa, azken sententziari buruzko gogoeta egiten
bideoa prestatzen
26 urte pasa dira Gurutze Iantzi hil zutenetik

2019-09-24
Gurutze Iantzi Igerategi Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Urnietan, bere herrian. Guardia Zibilak 1993ko irailaren 22an atxilotu zuen bere etxean. Bi egun geroago hil zen, Guardia Zibilaren Tres Cantosko egoitzan. Bertsio ofizialaren arabera bihotzekoak jota hil zen. Pako Etxeberria medikuak bertsio ofiziala gezurtatu eta torturatua izan zela argitu zuen.