Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Eta behin hauteskundeak deituta zer?

2019-09-18
Urriaren 31n hauteskunde kanpaina hasiko litzateke eta zortzi egunetako iraupena izango luke. 11 egun beranduago, azaroaren 10ean Espainiar hauteskundeak egingo lirateke eta hilabetera senatua eta kongresua osatuak egon beharko dira. Une horretan hasiko dira alderdi ezberdinen arteko negoziazioak, gobernu bat osatzeko helburuarekin. Espainiako konstituzioak ez du denbora mugarik ipintzen lehen inbestidura saioa konbokatzeko. Hori bai, behin hura egitean, bi hilabeteko epea izango du presidenterako hautagaiak gobernua osatu ahal izateko. Bestela, berriro ere hauteskundeak errepikatu beharko dira.
bideoa prestatzen
Huts egin du Pedro Sanchezek negoziaketetan

2019-09-18
Hauteskundeak egingo dira Espainiar Estatuan datorren azaroaren 10ean. Pedro Sanchez jarduneko presidenteak, pasaden hauteskundeak irabazi zituen arren, ez da gai izan lortutako eserlekuekin gobernua osatzeko.
bideoa prestatzen
Alderdi politikoek mesfidantzaz hartu dituzte azaroaren 10eko hauteskundeak

2019-09-18
Euskal Herriko eta Espainiako alderdi politikoek, azaroaren 10ean egingo diren harira erreakzio ezberdinak publikatu dituzte. Orokorrean, egoerarekin haserre agertu dira gehienak.
bideoa prestatzen
Sententziaren zain gelditu da Altsasuko gazteen auzia Auzitegi Goren espainiarrean

2019-09-18
Espainiar Estatuko Auzitegi Gorenaren epaiaren zain gelditu da Altsasuko gazteen auzia. Defentsak, argudio nagusiak errugabetasun printzipioaren urraketan eta frogen tratamendu irregularrean oinarritu ditu. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak aldiz eraso ideologikotzat hartzeko eskatu diote epaileari, modu honetan gazteen helegiteak artxibatuak izan daitezen.
bideoa prestatzen
Udalbiltzak zuzendaritza berrituko du 20. urteurrenean

2019-09-18
Udalbiltzak prentsaurrekoa eman du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean bere sorreraren hogeigarren urteurrenean. Azaroaren 16an egingo duten batzarra iragarri dute, Durangon ospatuko dena, eta bertan, Udalbiltzaren lehendakari eta zuzendaritza politiko berria erabakiko da.
bideoa prestatzen
Israeleko hauteskundeak Netannyahu eta Gantzen artean erabakiko dira

2019-09-17
Israelen eman diren hauteskundeei buruzko albistea eta Txente Rekondoren analisia