Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
EH Bilduk Eneko Goiari eskatu dio alokairu sozialeko etxebizitza zerrendak "desblokeatu" ditzala

2019-09-11
Donostiako Udalak 2015ean onartu zuen Etxebizitzaren Legea. Lege horren ondorioz, aldatu egin zen etxebizitza babestuak esleitzeko sistema. Lege horrek ezinbestekotzat jotzen zuen baremazio irizpide batzuk onartzea lege bete eta pertsonen eskaerak baloratzeko. Rikardo Burutaran EH Bilduko zinegotziak, ordea, salatu du Donostiako udal gobernuak lau urte behar izan zituela 2015eko Etxebizitzaren Legeak agintzen zituen baremazio irizpide horiek ezartzeko. Hain zuzen, azken legegintzaldiaren amaieran onartu zituzten, baina salatu du Donostiako udal gobernuak oraindik ez dituela irizpide horiek praktikan jarri.
bideoa prestatzen
Gorenaren ebazpenaren bezperetan, alderdi eta mugimendu independentisten batasuna eskatu dute aurtengo Diadan

2019-09-11
Ehunka milaka lagunek bat egin dute ANC-k, AMI-k eta Omnium Cultural-ek egindako deialdiarekin, Bartzelonako kaleak betez. Milioi bat lagun inguru elkartu dira eta alderdi zein mugimendu sozial independentistei batasuna eskatu diete. Are gehiago, preso katalanei buruz Auzitegi Gorenak ebatzi beharrezko erabakia iristear dagoenean. Hamaika Telebistan, Beñat Zarrabeitia lankidearen eskutik, saio berezia osatu dugu Markel Aranburu, Elsa Pamparacuatro eta Iñigo Santxoren parte hartzearekin.
bideoa prestatzen
Ehunka mila lagun bildu dira Diadan

2019-09-11
Arratsaldeko bostak eta 14ean hasi da aurtengo Diada Bartzelonan. Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakundeak deitua, aurten adostu duten goiburua "Independentzia Helburu" izan da. Kataluniako hiriburuko Hiri Guardiak zabaldu duenez, 600.000 lagun izan dira manifestazioan. Antolatzaileen helburua da independentismoak komuneko jomuga bat erdiesteko duen aniztasuna sinbolizatzea. Lehen aldiz, mobilizazioan ez dago agintarientzako eta alderdientzako toki berezirik. Manifestazioa hasteko minutu batzuk falta zirela, Generalitateko presidentea den Quim Torrak nabarmendu du ekitaldia "arrakasta" izan dela, eta adierazi du independentzia, hemendik aurrera, "ekintza politikoaren erdigunean" izango dela.
bideoa prestatzen
Maiorga Ramirez: 'EH Bildu Ogasun saileko batzordetik kanpo uzteko interes berezia zegoen'

2019-09-11
Atzokoan ez ohiko berdinketa bostkoitza eragin zuten Ogasun batzordearen mahaia osatzerakoan.
bideoa prestatzen
Kataluniako erakunde, alderdi eta eragilek Casanovari lore eskaintza eginez hasi dute #Diada19

2019-09-11
Euripean, goizeko zortziak pasatxoan hasi dira urteroko lore eskaintzak Bartzelona erdialedeko Rafael Casanovaren omenezko monumentuan.
bideoa prestatzen
Nafarroako Parlamentuko ohiko batzorde guztiak osatu dituzte

2019-09-11
Nafarroako Parlamentuko ohiko batzorde guztiak osatu dira. Atzo eta gaur artean parlamentuko talde politikoek onetsi dituzte batzordeetako mahaietako Presidentzia, Lehendakaritza ordea eta Idazkaritza. Saio guztiak normaltasunean igaro dira, Ogasun saileko mahaia osatzekoa izan ezik.