Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
11/13 sumarioan 47 euskal herritar epaituko dituzte

2019-09-13
Auziperatuen artean abokatuak, bitartekariak eta elkartetako desberdinetako kideak daude, denak presoen eskubideen defentsan aritutakoak. Fiskaltzak 601 urteko espetxe zigor eskaera egin du denentzat eta guztira 177.000 euroko isunak ordaindu behar dituzte.
bideoa prestatzen
Frankismoaren biktimak omendu dituzte Donostian

2019-09-13
36ko gerrako eta Frankismoko biktima izan ziren donostiarrak omendu dituzte udaletxe atzeko Igenta kalean dagoen monolitoan. 11:00etan LAB sindikatuak egin du bere omenaldi partikularra. Bozeramaileek adierazi dute, haserre eta triste daudela aurten ere ekitaldiak norberak bere aldetik antolatu dituelako, eta ez era bateratuan. Horren erruduna Eneko Goia alkatea dela esan dute, udaletxeak beti bezela bere ekitaldi propioa antolatu duelako gainontzeko erakunde eta eragileekin kontatu gabe. 12:00etan ekitaldi “ofiziala” egin da. Bertan alderdi guztietako ordezkariek hartu dute parte. Eta lore eskaintza egin diote 36ko gerrako eta frankismoko biktima guztiei. 20 minutuko atzerapenarekin iritsi da Eneko Goia alkatea, bidegi auzian deklaratu behar izan duelako. Eta honek eman duen hitzaldian adierazi du, ez dela inoren aurkako gorrotoa berpizteko unea, biktimen errekonozimendua eta duintasuna defendatzekoa baizik.
bideoa prestatzen
Babes zabala espero dute 11/13 makroepaiketako auziperatuek larunbateko manifestazioan

2019-09-13
Jon Maiaren manifestuak 11.300 atxikipen jaso ditu eta auziperatuek eskerrak eman dizkiete babesa erakutsi dieten herritar, eragile eta elkarte guztiei. "Giza eskubideak, askatasuna, etorkizuna. Herrian" lelopean Bilboko La Casilla plazatik abiatuko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute.
bideoa prestatzen
11/13 makroepaiketako auziperatuei elkartasuna erakutsi die Ernaik

2019-09-12
Madrilen epaituko dituzten 47en alde Ernai gazte antolakundeak deituta, mobilizazioak egon dira gaur eguerdian Hego Euskal Herriko unibertsitate campusetan. Astelehenetik aurrera Madrilen epaituko dituzte 47 euskal herritar presoen eta euren senide eta lagunen eskubideen alde lan egiteagatik. Gazte antolakundeak adierazi du tribunal arrotzetan ebatziko dutela, beste behin ere hamarnaka euskal herritarren etorkizuna. Horregatik, elkartasuna adierazi nahi izan die epaituak izango diren kideei eta haien senide eta lagunei. Nabarmendu dute gatazkak elikatzen dituen sektore erreakzionarioentzat “goxokia” dela makroepaiketa hau. Hala, larunbateko Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
bideoa prestatzen
John Bolton Segurtasun Nazionalerako aholkularia egotzi du Trumpek

2019-09-12
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak John Bolton Segurtasun Nazionalerako aholkularia bota du astearte honetan, bien arteko desadostasunengatik. Bolton 2018an hartu zuen kargua. Hala ere, bere aurretik egon ziren Michael Flynn eta Mc Master baino gehiago iraun du. Hurrengoa, Trumpentzat, Laugarren Segurtasun Nazionaleko ahulkalaria izango da 3 urte hauetan.