Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Christoof Castaner eta Fernando Grande-Marlaska barne ministroek bilera egin dute gaur Hendaian

2019-07-04
G7 goi bileraren harira, polizien arteko elkarlanari buruz hitz egiteko elkartu dira. Bere parekide espainiarrarekin bildu aurretik, Castanerrek adierazi du segurtasuna maila gorenean mantenduko dutela goi bilerak irauten duen artean.
bideoa prestatzen
EH Bilduk salatu du Navarra Sumak "suntsitzeko, baztertzeko eta baliogabetzeko" gaitasuna agerian utzi duela

2019-07-04
EH Bilduren Iruñeko udal taldeak legealdiaren lehendabiziko 15 egunen balorazioa egin du. Joseba Asiron oposizio buruaren hitzetan, Navarra Suma eskuin muturreko koalizioak suntsitzeko, baztertzeko eta baliogabetzeko duen gaitasuna agerian utzi du.
bideoa prestatzen
Carola Rackete Sea Watch ontziko kapitaina leku seguru batean daukate mehatxuak direla eta

2019-07-03
Atzo kapitaina libre utzi zutela jakindakoan, Matteo Salvini Italiako Barne ministroak gogor kritikatu du epailearen erabakia. Ekintzaile alemaniarra Italiatik kanporatuko duela ohartarazi du. Hala ere, epailearen aurretik pasatu behar du lehenik kapitainak hilaren 8an. 31 urteko ekintzailea baimenik gabe Lampedusan porturatu zen, ekainaren 12an Mediterraneoan erreskatatutako 40 pertsona lehorreratzeko asmoarekin. Italiako auzitegiek, baina bertan behera utzi dute Sea Watch 3 kapitainaren aurkako atxilotze agindua, argudiatuta "bere egitekoa" egin zuela. Epaileak, egotzitako erresistentzia eta gerraontzi batenganako bortizkeria karguak kendu dizkio. Bestalde, astean zehar Euskal Herrian elkartasun uholdea izan da Mediterraneoko errefuxiatuen eta kapitain alemaniarraren alde.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak itunpeko egoitzen hitzarmena sinatu du

2019-07-03
Gaurko Gobernu batzarrean, kontseilariek hiru neurri nagusi adostu dituzte: Eskola Mapa berria, Magnesitas enpresari diru laguntza eta egoitzetako diru laguntzen antolaketa berria.
bideoa prestatzen
Uztailaren 22ko astean egingo da Pedro Sanchezen inbestidura saioa

2019-07-02
Hala hitzartu dute astearte goizean jarduneko presidenteak berak eta Meritxel Batet, Kongresuko mahaiko presidenteak. Horrek hauteskunde berri batzuekin amaitu daitekeen atzera kontaketa jarriko du martxan