Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
11/13 prozesuan auziperatuen aldeko manifestazioa deitu dute uztailaren 5erako Iruñean

2019-06-24
Gaur egindako agerraldian 11/13 auzian epaituak izango diren 11 nafarrek, euren egoera azaldu dute Burgoen plazan egindako agerraldian. Hortik hain zuzen ere abiatuko da manifestazioa heldu den uztailaren 5ean arratsaldeko zazpietan.
bideoa prestatzen
Podemos Euskadik ikasturteko balorazioa egingo du larunbatean Gasteizen

2019-06-24
Podemos Euskadik ikasturte honetan legebiltzarrean burututako lanen inguruko balorazioa egingo du larunbatean Gasteizen, 10:30ean. Andeka Larreak, Ahal Duguko kideak azaldu bezala, politika "beste modu batera" egin daiteke eta euskal politikan zuzeneko eragina izatea da alderdiaren asmoa.
bideoa prestatzen
Enrique Maya astebete alkate

2019-06-21
Bihar zortzi egingo du Enrique Mayak aste bete alkate gisa eta ordutik aurrera neurri atzerakoiak proposatu eta ezarri ditu etengabean. Iradokizunetatik haratago, hiritarren babeserako eta erresuma zaharreko hiriburuaren garapenarekin zer ikusi gutxi duten neurriak hartu ditu, gehienak espainiar identitatea sustatzearen aldekoak.
bideoa prestatzen
Torturaren biktimak aitortzeko Torturaren Nazioarteko Eguna ospatuko da EAEn 2020eko ekainaren 26an

2019-06-20
Gaur onartu duten legez besteko proposamenaren arabera, "helburua da biktima horiek gizartearen aurrean aitortzea eta giza eskubideen urraketa larri horrek eragindako bidegabekeriak salatzea". Elkarrekin podemosek aurkeztu du proposamena. Eta talde parlamentario guztien babesa jaso du.
bideoa prestatzen
Estatus berriari buruzko eztabaida bultzatzeko kanpaina jarri du martxan Demokrazia Bai iniziatibak

2019-06-20
Bultzatzaileen artean, euskal politikagintzako izen esanguratsu asko daude. Juan Jose Ibarretxe eta Juan Karlos Garaikoetxea lehendakari ohiak, eta baita ezker abertzaleko, EAJ-ko, PSEko eta IUko izen esanguratsu ugari ere.
bideoa prestatzen
Beñat Zarrabeitia: "Fiskalaren eskaerak bertigoa ematen du baina babestuta eta ondo sentitzen naiz"

2019-06-20
Irailaren 16tik aurrera, euskal presoen eskubideen alde eremu ezberdinetan lan egin dute 47 euskal herritar epaituko dituzte Madrilen. Horietariko bat, Beñat Zarrabeitia lankidea da. Prozesuaren aurrean, bere sentipen pertsonalak azaldu dizkigu. "Babestuta" eta "ondo" sentitzen dela nabarmentzen du, egoerak "gure bizitzak baldintzatu" eta "Damoklesen ezpata buru gainean jartzen duen" arren. Itxaropentsu azaldu da.