Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
PSNk EH Bilduri ezarritako betoa zentzugabekeriatzat jo du Otegik

2019-06-17
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak eskainitako prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek. Otegik azpimarratu du hauteskunde kanpainan esan zuten moduan, bi bloke eratu direla Euskal Herrian: aurrerakoia eta atzerakoia. Egoera horretan, bozka aurrerakoiak bloke atzerakoiaren mesedetan erabiltzea leporatu dio alderdi sozialistari.
bideoa prestatzen
Udalbatzen eraketak argitu du Hego Euskal Herriko udalen norabide politikoa

2019-06-17
Larunbatean argitu zen hurrengo lau urteetarako Hego Euskal Herriko udalen norabide politikoa. EAJ-PSE bikoak hitza bete zuen eta alkatetza erraztu zieten elkarri bi alderdiek posible izan zuten herri gehienetan. Nafarroan aldiz, jakinmina zegoen PSNren jarrerarekin eta azkenik agostazoa errepikatu eta erregimenarekin, eskuin muturrarekin lerratu zen Maria Chiviteren alderdia udalerri gehienetan.
bideoa prestatzen
Kataluniako buruzagi independentistei eurodiputatu akta jasotzea galarazi die Espainiako Hauteskunde Batzordeak

2019-06-17
Carles Puigdemont eta Antoni Comínen partez beren abokatu Gonzalo Boyek eraman duen notario-akta arbuiatu dute. Bestalde, Auzitegi Gorenaren aginduz, Oriol Junqueras ezin izan da kartzelatik irten zin egiteko. Orain Errepublikak, Europar Hauteskundeetan Junqueras buru izan zuen koalizioak adierazi du eskubideak “urratu” direla. Gaineratu dute, estatu espainiarrak hartutako erabakia Europako auzitegietara eramango dutela eta baita parlamentura ere.
bideoa prestatzen
Geroa Baik Parlamentuko presidentzia eta EH Bildu mahaian presente egotea eskatu dio PSNri

2019-06-17
Nafarroako Gobernuko negoziazioetan aurrera egiteko Parlamentuko presidentetza eskatu dio Geroa Baik PSNri. Horretaz gain, Gobernuaren egonkortasuna bermatzeko, EH Bilduri ere parlamentuko mahaian ordezkari bat izatea dagokiola esan dio Uxue Barkosen alderdiak Maria Chiviteri. Uxue Barkosek, larunbateko alkatetzen osaketaren ondorioz, PSNrekiko konfiantza kolokan dagoela adierazi du.
bideoa prestatzen
G7aren bilkuraren kontra mobilizatzera deitu du G7 Ez plataformak

2019-06-17
G7 Ez Plataformak mendebaldeko 7 potentzia nagusiek Miarritzen ospatuko duten bileraren kontra mobilizatzera deitu ditu herritarrak. G7a osatzen duten AEB, Kanada, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia eta Japoniako ordezkariak Lapurdin bilduko dira Abuztuaren 24tik 26ra. Plataformak potentzia horien interesak langile klasearen aurkakoak direla salatu du eta manifestazioak eta “kontra-kunbre” bat antolatu dituzte Bilbon, Miarritzen eta Irunen datozen asteetan.
bideoa prestatzen
36ko golpe faxistaren 12 biktima omentzeko galtzada-harriak jarri dituzte Iruñean

2019-06-14
Nafarroako fusilatuen senideen elkartearen ekimena izan da, eta dagoeneko 120 plaka jarri dituzte. Galtzada-harrietan Frankismoaren biktimen izen abizenak, jaiotze datak, erailak izan ziren tokiak eta datak jarri dituzte, eta biktimen etxeen atarian ezarri dituzte.