Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Negoziazioek azken unerarte iraun dute

2019-06-19
Parlamentuko mahaiaren osaketa erdiesteko negoziazioek luze jo dute. Azkenean Geroa Bairen iritzia gailendu da batik bat matematikak hala ahalbidetu egin duelako. Azken unean ere bilerak egon dira, parlamentuko sesioko luzeena, zalantzarik gabe Presidentea hautatzeko bigarren bozkaketaren aurrekoa izan da.
bideoa prestatzen
Erreakzioak Nafarroako parlamentuaren osaketaren aurrean

2019-06-19
Parlamentua osatu ostean, erreakzioak askotarikoak izan dira. Eskuineko alderdiek traidoretzat jo dute PSN, EH Bilduk eta Geroa Baik ordea gobernagarritasunari erreparatu diote.
bideoa prestatzen
Xabier Ezeizabarrena izendatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari, EAJko kideei esker

2019-06-19
Eider Mendoza alderdikidearen lekukoa hartuko du Ezeizabarrenak. EAJ eta PSE-ren aldeko bozei esker izendatu dute mahaiko lehendakari EAJ-ren hautagaia. Mahaia EH Bildu, PSE, Ahal Dugu eta EAJ-ko ordezkari banak osatuko dute.
bideoa prestatzen
Unai Hualde izendatu dute Nafarroako parlamentuko presidente

2019-06-19
Nafarroako Parlamentua osatu dute gaur eta Unai Hualde hautatu dute presidente. Mahaia Yolanda Ibañez eta Inma Juriok, presidente orde gisa eta Lopez De Muniain eta Maiorga Ramirezek idazkari lanetan osatuko dute. PSNk hala eskatuta 5etik 7ra handituko da parlamentuko mahaiko kideen kopurua.
bideoa prestatzen
Enekoitz Esnaola: "Botere banaketa argia dugu, EAEn EAJ eta PSE-ren artean, Nafarroan eregimena nagusi"

2019-06-18
Udalbatza berrien osaketaren ostean, Berriako kazetari Enekoitz Esnaolarentzat, botere banaketa "modu argian" gauzatu da. Bere esanetan, "EAE-n EAJ eta PSE-ren arteko itunarekin" eta, bestalde, Nafarroan "erregimenaren bidez".
bideoa prestatzen
Jurdan Arretxe: "EAEn eta Nafarroan ikusi genuenaren artean zatiketa handia dago"

2019-06-18
Iragan den larunbatean osatutako udalbatza berrien ostean, Noticias de Gipuzkoa egunkariko kazetari Jurdan Arretxerentzat, alde handia dago EAEn gertatutakoa eta Nafarroan emandakoaren artean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan EAJ eta PSE zein EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-en arteko akordioak egon zirela nabarmendu du. Eta, Nafarroan, aldiz, PSNk hainbat alkatetza Navarra Suma koalizioaren esku utzi zituen.