Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Kataluniako buruzagi independentistek uste sendoei eutsi diete euren azken alegatuan

2019-06-12
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketan, defentsako abokatuek euren ondorioak aurkeztu dituzte. Andreu Van den Eyndek zehaztu dutenez, ez da matxinadarik egon eta desobedientziaren irakurketa okerra egin dela nabarmendu du. Arratsaldean zehar, akusatuek, banan banan, euren azken alegatua egin dute. Oriol Junquerasen hitzak bereziki deigarriak izan dira, auzia berriro ere bide politikoetara ekarri behar dela aldarrikatuz
bideoa prestatzen
Ferrazek Nafarroan egindako esku-hartzeen errepasoa

2019-06-12
Hauteskundeez geroztik PSNk Nafarroako Gobernuko giltza du. Azken asteetan sarri hitz egin da 2007an gertatutako “agostazoa” delakoaz. Atzera begira Ferraztik PSOEk Nafarroan egindako interbentzioak errepasatu zituzten atzokoan Nafarroa Gaur saioan Maiorga Ramirez eta Marisa de Simon parlamentariek.
bideoa prestatzen
SF78 plataformak Argentinan aurkeztu du Martin Villaren aurkako salaketa

2019-06-12
SF78 Gogoan plataformak, Argentinan aurkeztu du Rodolfo Martin Villaren aurkako salaketa. Gaurko agerraldian Buenos Airesen egindako gestioak azaldu dituzte. Salaketa kereila argentinarraren bitartez aurkeztuko dute, German Rodriguezen heriotzaren erantzuleak justizia unibertsalaren printzipioaren arabera epaituak izan daitezen.
bideoa prestatzen
Markaz Tulkarem talde errefuxiatua, Osasuna eta PSNren ibilbidea izpide

2019-06-11
Markaz Tulkarem talde palistanarraren nortasuna, Osasunaren igoeraren gakoak eta PSNren ibilbidea aztertu ditugu gaurko Nafarroa Gaur saioan.
bideoa prestatzen
“Lankidetzarako gobernua” osatzea negoziatuko dute PSOEk eta Unidas Podemos-ek

2019-06-11
Hala ebatzi dute Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek izandako bilkuran. Ondorioz, izenetatik harago, exekutibo “ireki, anitza eta integratzailea” eratu nahi dute sozialistek eta baliteke Unidas Podemoseko kideren bat ere bertan egotea.
bideoa prestatzen
Larunbat honetan ixten da akordioak osatzeko epea eta alderdiak ari dira horretan dagoeneko

2019-06-11
Andeka Larrea, Podemos Ahal duguko komunikazio arduradunak iragarri du alderdi moreak akordio bat itxi duela EH Bildurekin Durango, Errenteria eta Elorrioko udaletarako. Akordio Orokorrez ari gerala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan udal eta foru gobernuak eratzeko aurreakordio orokor bat lortu dutela iragarri dute EAJ eta PSEk