Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Bakartxo Ruiz: "Nafar jendarteak ez luke ulertuko PSNk EH Bildurekin ez hitz egitea"

2019-06-05
Hauteskundeen behin betiko emaitzak ezagutu eta astebetera, EH Bilduko Bakartxo Ruizek lehendabiziko agerraldia egin du. EH Bilduren zerrendaburuaren hitzetan, maiatzaren 26aren osteko argazkiak eskenatoki berria irekitzen du gobernu aurrerakoia osatzeko bidean.
bideoa prestatzen
Franco deshobiratzeko prozesua eten du behin-behinean Gorenak

2019-06-04
Francisco Franco diktadore ohia Erorien Haraneko hobitik ateratzeko prozesua eten dute. Hala ebatzi du Auzitegi Gorenak Francisco Franco Fundazioak eta familiak jarritako helegiteen ondoren.
bideoa prestatzen
Gobernu aurrerakoi bat eratzeko konpromisoa berretsi du Chivitek

2019-06-04
Nafarroan, lehendakari izateko negoziaketekin aurrera jarraitzeko borondate irmoa erakutsi du Maria Chivite, PSNren lehendakarigaiak. Nafarroako Alderdi Sozialistaren twitterreko kontu ofizialean gaur eguerdian kaleratutako txioaren arabera: ezkertiarra eta aurrerakoia izango den gobernu bat osatzeko aukera dutela diote sozialistek, eta hartutako konpromisoa beteko dutela. Mezu horrekin batera, kanpainako ekitaldi nagusian ateratako bi argazki igo ditu Chiviteren alderdiak.
bideoa prestatzen
Nafarroako erakundeen etorkizuna Madrilen erabakiko ote da?

2019-06-03
Igaro berri diren hauteskundeen zikloaren ostean, orain balizko akordio eta itunen garaia da. Erakunde ezberdinetako egoerek arreta bereganatu dute azken orduetan, bereziki Nafarroako kasuan. Izan ere, PSOEk ez du begi onez ikusten PSNk EH Bilduren abstentzioa negoziatzea. Guzti honen inguruan aritu gara Gorka Mostajo eta Izaskun Duquerekin batera.
bideoa prestatzen
Bere aurkako epaiketa errepikatzeko eskatu du Josu Urrutikoetxeak

2019-06-03
ETAko buruzagi politiko izandakoa maiatzaren 16an atxilotu zuten Frantziako Sallanches. Parisko Auzitegiak 2017ko ekainean kondenatu zuen, 2011-2013 artean ETAko egitura politikoan parte hartzea egotzita. Urrutikoetxearen kontrako epaia bera aurrean egon gabe ebatzi zenez, aurreko urtekoari uko egin eta beste epaiketa bat izateko aukera ematen diote Urrutikoetxeari Frantziar estatuko legeek. Bestalde, joan den ostegunean, Josu Urrutikoetxea aske uzteko eskatu zuen intelektual talde batek Liberation egunkari frantziarrean idatzitako iritzi artikulu batean. Guztira, 65 pertsona entzutetsuk sinatu dute eskaera tartean, Noam Chomsky, Slavoj Zizek edo Genevieve Fraisse. Urrutikoetxearen atxiloketa "albiste txarra" dela diote agirian, eta euskal gatazkaren konponbiderako euskal presoaren lana "ezinbestekoa" izan dela diote. Bere lanaren garrantzia aipatu ondotik, "espazio politiko bat" irekitzeko eskatzen diote idatzian franztiar estatuari.
bideoa prestatzen
Uxue Barkos: PNSri dagokio gobernu berria eraikitzea

2019-05-30
Uxue Barkos presidenteak Maria Chivite sozialistaren deia jaso duela jakinarazi du. Barkosek argi utzi nahi izan du bere ustez PSNri dagokiola gobernu berria eraikitzea, hau izan baita bigarren indarra. Geroa Baiko kidearen ustez sozialistek ez lukete betorik jarri behar gobernu aurrerakoi eta anitza sortzeko bidean.