Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Pentsiodunek azaroko "mobilizazio erraldoira" batzeko deia egin diete gizarteko hainbat sektoreri

2019-06-10
Protestak handiagotu nahi dituzte eta horretarako langile, ikasle eta gizarteko beste hainbat kolektiborekin elkartu nahi dira. 17 hilabete daramatzate jada Euskal Herriko herri eta hirietan instituzioek egin dizkieten promesak aldarrikatzen. Aurreko astean elkartu ziren EAE eta Nafarroako pentsiodunen ordezkariak. Han ateratako ondorio bat azaldu dute gaur. Aberastasunaren %13a pentsioetara bideratuz gero, eskatzen duten gutxiengoa beteko litzatekeela, hain zuzen ere. Eskaera hauek Madrilera eramatea aurreikusten dute datorren udazkenean. Salatu dute 225.000 pertsona daudela EAEn eta Nafarroan 825 eurotik beherako pentsioarekin. Eskatzen dituzten 1.080 euroetatik urrun dago oraindik. Hala, mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute.
bideoa prestatzen
EH Bilduren taldeak akreditazioak aurkeztu ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan

2019-06-10
Alderdiko ordezkariak gaur goizean batu dira Bilboko Batzar Nagusien egoitzan. Bea Ilardia ahaldungai nagusiaren iritziz, instituzioek hitzetatik ekintzetara pasatu behar dute. Adierazi du Bizkaia hobe baten alde lan egiteko prest daudela. Kanpainan zehar nabarmendu duten bezala gaur ere argi utzi dute Bizkaian gabezia larriak daudela eta horiei soluzio bat eman behar zaiela. Ilardiak agindu du bizi kalitatean aurrerapausoak emateko kalitatezko zerbitzu publikoen alde lan egingo duela eta, helburu hori lortzeko, EH Bildu indartsu bat eskatu du. Azaldu du EH Bildu dela berme bakarra jendeari entzunez gobernatzeko. Bizkaia justu, orekatu eta kohesionatu bat lortzeko.
bideoa prestatzen
PSNk Nafarroan gobernua eratzeko trabak jar ditzake Ferrazek

2019-06-07
Jose Luis Abalos eta Carmen Calvo ministroek ontzat jo dute UPNri Nafarroan gobernatzen utzi eta, trukean, regionalistek Espainiako Kongresuan Sanchezen aldeko bozka emateko aukera. Bitartean, Chivitek aurrera jarraitzen du gobernua osatzeko bilera errondarekin. Izquierda Ezkerrarekin bildu da gaurkoan.
bideoa prestatzen
Bixente Perurena omendu dute, GALek hil eta 35 urtera

2019-06-07
GALek erahildako Bixente Perurena oroitzeko ekitaldia burutu dute Perurena tabernan, Errenteria eta Astigarraga artean, GALek hil eta 35 urtera. Errenteriatik Hendaiara egin behar izan zuen Perurenaren familiak ihes eta bertara heldu eta hiru hilabetera etxe aurrean tiroz hil zuten Bixente, Angel Gurmindorekin batera. Hitza hartu dute Errenteria eta Hendaiako alkateek, biktimaren alaba batez gain. Ekitaldiak segida ematen dio Errenteriako udalak indarkeria mota ezberdinen biktimak aitortzeko eta elkarbizitzaren alde azken urteetan abiatu duen lanari.
bideoa prestatzen
PSNk eta Podemosek akordioa erdiesteko aukera "garbia" ikusi dute

2019-06-06
Gaur eguerdian bilera egin dute PSNk eta Podemosek. Bileran, alderdi moreko Eduardo Santos, Mikel Buil, Ainhoa Aznarez eta Maria Ros izan dira; PSNtik, berriz, Maria Chivite, Inma Jurio eta Ramon Alzorriz. Podemoseko Eduardo Santosek zein PSNko Ramon Alzorrizek positibotzat jo dute gaurko bilkura.
bideoa prestatzen
PSNk ziurtatu du ez dela "agostazoa" errepikatuko

2019-06-05
Hori hitz eman du Geroa Bai alderdiarekin izandako bileraren ostean. PSNk eta Geroa Baik gobernu aurrerakoia lortzeko bidean aurrerapausoak emateko duten intentzioa baieztatu dute. Gaurko bileran, Maria Chivitek, Inma Juriok eta Ramon Alzorrizek; eta Uxue Barkosek, Unai Hualdek, Koldo Martinezek, Itziar Gomezek eta Ana Ansak parte hartu dute PSN Eta Geroa Bairen partetik hurrenez hurren.