Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
12 galtzada-harri berri jarri dituzte frankismoaren biktimen memoriarako

2019-06-13
Galtzada-harri berriak jarri dituzte Iruñean 36ko golpe faxistaren 12 biktima omentzeko. Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen elkartearen ekimena izan zen atzokoa. Dagoeneko 120 plaka jarri dituzte. Galtzada-harriek frankismoaren biktimen izen abizenak, jaiotze data, erailak izan ziren tokia eta data biltzen dituzte, hauek bizi ziren etxeen atarian, kalean.
bideoa prestatzen
Junts per Cataluynak ez du Pedro Sanchezen inbestidura babestuko

2019-06-14
Hala iragarri du gaur Laura Borras, Puigdemonten alderdiaren kongresu espainiarreko bozeramaileak. Azpimarratu de ezin dutela PSOEren hautagaia babestu, alderdi horrek behin behinean espetxean dauden diputatuak suspenditzeko erabakia babestu ondoren. ERCk , bere aldetik, adierazi du oraingoz behintzat ez dutela blokeatuko, baina Kataluinako egoerari buruzko elkarrizketak martxan jartzeko eskatu diete sozialistei
bideoa prestatzen
Joseba Asiron: "PSNk betikoa egingo du, eskuinari alkatetza emango dio"

2019-06-13
Milaka pertsonarekin batera udal plazan egindako agerraldiaren ostean, Joseba Asironek bilkura bana egitera gonbidatu zituen PSN eta Geroa Bai. Sozialistek hitzordura joateari uko egin diote eta EH Bildurengandik “inolako xantaia edo mehatxurik” onartuko ez dutela zehaztu dute. Horren aurrean, Asironek bera, PSNk “betikoa egingo duela” nabarmendu du. Alegia, “eskuinari alkatetza ematea”. Bestalde, aipatzea, EH Bilduk Arrigorriaga eta Tafallako aginte makilak lortuko dituela.
bideoa prestatzen
Etxeratek espainiar Gobernuari eskatu dio presoei ez jartzeko inongo trabarik bide juridikoa egiteko

2019-06-13
2017an, ibilbide juridiko bati ekin zioten EPPK euskal preso politikoen kolektiboak eta bide horren balantzearen emaitzak “gazi gozoak ” direla adierazi du Onintza Ostolaza abokatuak, Etxeratek gaur egin duen prentsaurrekoan. Abokatuak jakinarazi duenez, denbora honetan 53 euskal preso politiko gelditu dira aske, horietako gehienak kondena osoa beteta; hortaz, 213 euskal preso daude gaur egun Estatu espainiarreko kartzeletan. Horietatik bi herenek (142 presok) hasi dute ibilbide juridiko berria. Kaleratzeak lortu asmoz, gradu aldaketak eskatzen hasi dira edota espetxe sistemak presoen esku jartzen dituen lanpostuetan izen ematen. Abokatuek, baina, salatu dute espetxeetako Tratamendu Batzordeen jarrera erasokorra dela, eta presoek egindako urratsak gutxietsi eta zailtasunak jartzen dizkietela. Horrela, abokatuek eskaera zehatzak egin dizkiete espetxe bakoitzeko tratamendu batzordeei, espetxe zuzendaritza orokorrari eta, beraz, gobernu espainiarrari: “Utz diezaiotela iraganeko espetxe politika ezartzeari; laga diezaietela presoei banakako bidea egiten, eta errespeta dezatela behingoz beren legedi arrunta”. Zaintza epaitegi zentralari, berriz, exijitu diote “espetxe politika iraganeko politika antiterroristatik at uzteko eta ausardiaz jokatuz, errespetatzeko presoen eskubideak”. Bestalde, Etxerateko senideen izenean, Urtzi Errazkinek espainiar Gobernuari eskatu dio presoei ez jartzeko inongo trabarik bide juridikoa egiteko.
bideoa prestatzen
Gaur jaso dituzte akreditazioak EAJren Gipuzkoako batzarkide hautatu berriek

2019-06-13
Markel Olano jarduneko ahaldun nagusia buru, datozen lau urteotan alderdiak Gipuzkoarako duen proiektuaren zertzeladak eman dituzte Batzar Nagusietan bertan eskeinitako prentsaurrekoan
bideoa prestatzen
Frankismoaren Dekonstrukzioa Egiten erakusketa ireki dute

2019-06-13
Frankismoaren Dekonstrukzioa Egiten erakusketa ekaianaren 21erarte egongo da ikusgai Iruñeko Sarasate pasealekuan. Azkeneko urteetan kendutako zenbait ikur frankista biltzen dituen formatu txikiko erakusketa honek. Ana Ollo Herri Harremanetarako jarduneko kontseilariak, memoria historikoarekiko konpromisoa berretsi du.