Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Estatus Berriaren proiektua itxi gabe amaituko da berriz ere Gasteizko legebiltzarreko legealdia

2019-06-18
GARA egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, ostegun honetan onartuko du autogobernu ponentziak aditu taldeak epea luzatzeko egindako eskari.
bideoa prestatzen
PSNren posizioa, Udal gobernuen eraketa eta Nafarroako parlamentuaren etorkizuna aztertu dute Patxi Zabaletak eta Laura Perezek

2019-06-18
PSNren posizioa, Udal gobernuen eraketa eta Nafarroako parlamentuaren etorkizuna aztertu dute Patxi Zabaletak eta Laura Perezek.
bideoa prestatzen
Laura Perezek eta Patxi Zabaletak Udal gobernuen osaketa aztertuko dute Nafarroa Gaur saioan

2019-06-18
Laura Perez eta Patxi Zabaleta parlamentari ohiek ekainaren 15eko Udal gobernuen eraketaren eta biharko parlamentuaren osaketaren analisia egin dute Hamaika Telebistako platoan. Orain Bai platafarmako kideak eta Aralarko sortzaileak bat egin dute ezkerreko alderdi abertzale, subiranista eta ez subiranistek oposizioan izango duten ahalmenaz hitz egiterakoan.
bideoa prestatzen
EAJk zazpi eta PSE-EEk lau zinegotzi izango dituzte Donostiako udal gobernuan

2019-06-18
Datozen lau urtetarako udal gobernua aurkeztu dute Eneko Goia eta Ernesto Gascok. Goiak eta Gascok azpimarratu dute bi alderdien elkarlana ona izan dela hiriarentzako. Alkateak sozialistek akordioetara iristeko izan duten “prestutasuna” eskertu du eta Gascok negoziaketa “lasaia” izan dela adierazi du. Gobernu programa bi hilabete barru aurkeztuko dute, eta batzordeak osatzeko lehen ez-ohiko udal batzarra ostegunean egingo dute. Aldiz, legealdiko aurreneko udal batzarra uztailaren amaieran izango dela adierazi du alkateak.
bideoa prestatzen
Navarra Suma alderdiak Espainiako Ejerzitoari itzuli dio Katalina Foixkoaren hiribidearen izena

2019-06-18
Enrique Maya Iruñako alkateak kanpainan aurreratu zuen zein zen gaiarekiko bere asmoa. Eta orain, agindutakoa beteaz Nafarroako erregiña ohiaren izena daraman kaleari, berriro ere, izena aldatu eta espainiako ejerzitoarena ipini dio. Aldaketa hau, martxan diren tramite burokratikoak formalizatzean egingo da ofizial.
bideoa prestatzen
Udalak osatu ondoren, begirada guztiak PSN-k egingo duenarengan jarrita daude

2019-06-17
Hiri eta herrietako udalbatza berriak osatu ondoren, begirada guztiak Nafarroako parlamentura begira daude orain. Nafarroako hainbat alkatetza Navarra Suma koalizioaren eskuetan utzi eta EH Bilduri ezarritako betoaren ostean, Geroa Bai-k enplazamendu zuzenea egin dio PSN-ri. Hiriburuan saioan, egoeraren errepasoa osatu dugu Izaskun Duque eta Mikel Arruabarrenarekin batera.