Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Euskal Herriko etxeetan kriston martxa dabil!

2020-04-22
Guateke, bertsio eta zuzenekoekin batera, balkoian ospatzen hasi garen herriko festak, musika eskolak eta bakoietako performantzeak protagonista Eskatzea Libren. Euskal Herriko estankera ezagunenarekin egon gara baita ere eta arima osasuntsu mantentzeko abestia eskatu digu.
bideoa prestatzen
Euren erasotzaileekin 24 orduz "etxean itxita" dauden emakumeen egoera larriaz ohartarazi dute emakume pentsiodunek

2020-04-23
Oneka euskal emakume pentsiodunen plataformako kideek euren erasotzaileekin 24 orduz "etxean itxita" egotera behartutako emakumeen egoera larria nabarmendu dute. Gainera, pentsiodunak kexu dira instituzioek azken egunetako deskonfinamendua arintzeko erabilitako "adin irizpideez".
bideoa prestatzen
Airearen kutsadurak areagotu egiten du COVID-19aren hilgarritasuna, Harvardeko Unibertsitatearen txosten baten arabera

2020-04-23
Estatu Batuetan Koronabirusa zutela hildakoen %90a bizi den 3.000 konderritako datuak bildu dituzte ikertzaileek, eta ondorioztatu dute Covid-19a askoz hilgarriagoa dela kutsadura handiagoa denean. Zehazki, ikerketak dio hilkortasun tasa askoz altuagoa dela azken 15-17 urteotan kutsadura maila altuak izan dituzten konderrietan.
bideoa prestatzen
Igandetik aurrera ordubetez atera ahalko dira haurrak kalera

2020-04-23
Igande honetatik aurrera, haurrak egunean behin atera ahalko dira, etxetik kilometro batera urrutienez eta goizeko bederatzietatik gaueko bederatziak arte. Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteordeak azaldu ditu neurriok, Salvado Illa Espainiako Osasun ministroarekin batera eman duen prentsaurrekoan.
bideoa prestatzen
Bilboko Konpartsek Aste Nagusia heltzeko atzera kontaketan parte hartzeko deia luzatu diete bilbotarrei

2020-04-23
Jakin badakite Aste Nagusiak bertan behera gelditzeko aukerak dituela, baina Bilboko balkoietan Mari Jaia abesteko eta momentu batez jaiak gogoratuz ondo pasatzeko gonbitea luzatu dute.
bideoa prestatzen
Osasunbideak kontsulta espezializatuak eta jarduera kirurgikoa jarriko ditu martxan

2020-04-23
Osasun arlo publikoak, beraz, prebentzio-neurriak hartuko ditu pazienteen eta profesionalen segurtasuna bermatzeko.