Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Deskonfinamentua mailakatua izango da Euskal Herri osoan, baina ez da modu eta epe berean egingo

2020-04-22
Hego Euskal Herriari dagokionean, Pedro Sanchez presidente espainiarrak gaur Kongresuan iragarri du estatu mailan “zonaldeka eta aurrera eta atzera pausuak emanaz” egingo direla deskonfinamentua eta berreraikuntza. Horretarako autonomia erkidego bakoitzean elkarrizketa mahai bat ezartzeko proposamena egin du Sanchezek.
bideoa prestatzen
Espainiako Gobernuak atzera egin du eta azkenean 14 urtetik beherako umeak kalera paseatzera irten ahalko dira

2020-04-22
14 eta 18 urte bitartekoek helduek bezala ezinbestekoak diren aktibitateak egiteko irten daitezke kalera, beti heldu baten ardurapean.
bideoa prestatzen
Maialen Saez de Okariz: "Gasteizko Batera zaintza sarean 2300 pertsona elkartu gara"

2020-04-22
Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondorioei aurre egiteko, hainbat dira Euskal Herrian zehar sortutako zaintza herritar sareak. Horietariko bat, Gasteizko Batera da, 2300 pertsona bilduz. Elkarrizketaren tartean, zaintza sare herritar gasteiztarreko kide Maialen Saez de Okarizekin hitz egiteko aukera izan dugu.
bideoa prestatzen
Maialen Saez De Okariz ( Batera sarea): "2.300 pertsona bildu gara egoera honetan sortzen eta larriagotzen diren zaintza behar horietan laguntzeko"

2020-04-22
Gurean Gaur elkarrizketaren ataean, Maialen Saez De Okariz Batera zaintza sareko kidea elkarrizketatu dugu. 20:00etan eta 21.00etan ikugai izango duzue Hamaika Telebistan eta nahieran www.hamaika.eus webgunean.
bideoa prestatzen
Ikasleak ikastetxeetara itzultzeko aukera aztertzen ari dira Euskal Herriko erakundeak

2020-04-22
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan DBH 4-tik aurrerako ikasleak berriz ere klaseetara itzultzeko aukera aztertzen ari da Jaurlaritza, beti ere egoera sanitarioak horretarako aukera emango balu. Ipar Euskal Herrian berriz mailakatua izango da ikastetxeetarako itzulera. Jean Michel Blanquer hezkuntza minsitroaren arabera, maiatzaren 11n irakasleak itzuliko dira lehenik, eta ondoren ama eskolako azken urtekoen eta lehen mailako lehen eta bosgarren urtekoen txanda izango da.
bideoa prestatzen
Andrea Saez De Egilaz (Erizaina): "Loa ezinbestekoa da bizirik mantentzeko"

2020-04-22
Saez de Egilaz erizainak Santiagoko ospitalean egiten du lan, loaren sailean. Azaldu digu lo egiterakoan lau fase daudela, bat, bi, hiru eta rem eta denak direla beharrezkoak, bakoitzak bere funtzioak izanik. Nabarmendu du, esaera zabalduta egon arren, loa ez dela berreskuratzen.