Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Rebeka Ubera (EH Bildu): “Erabaki politiko bat da euskal herritarrei test gehiago egitea eragozten diena”

2020-04-21
EHUk Carlos III.a osasun Institutuak balioztatutako testak lortu ditu. Hamar egun pasata Osakidetzako ordezkariek ikertzaileekin eginiko bileran, aurreikuspenak murriztea eta "merkatuak esploratzen" jarraitzea adostu dute. Haatik, hitzordua eta gero, euskal ikertzaileen plana ez ezartzeko arrazoiak ez dira azaldu. Ez da argitu gainera, zergatik ez dagoen eperik, ezta presarik ere. Hori dela eta, komunikabide eta sare sozialetan, euskal mundu akademikoko hainbat kide airean geratutako galderak egiten aritu dira. EH Bilduk ere, haririk tiraka, proposamen bat aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean eztabaidatzeko.
bideoa prestatzen
Gurasoekin erosketak egitera, farmaziara edo banketxeetara bakarrik joan ahal ziango dute astelehenetik aurrera 14 urtetik beherakoek

2020-04-21
Hala iragarri du gaur Maria Jose Montero, Gobernu espainiarreko bozeramaileak. Praktikan beraz, orain arte baimenduta zeuden ekintzetan gurasoei laguntzeko bakarrik irten ahal izango dute 14 urtez azpikoek astelehenetik aurrera.
bideoa prestatzen
Osasunbideak koronabirus kasu posible guztiei egingo die PCR proba

2020-04-21
Santos Indurain osasun kontseilariak azaldu du Osasun Departamentuak hirukoiztu egin duela Nafarroako Ospitale Guneko laborategiaren eguneroko lan gaitasuna.
bideoa prestatzen
Iruñeko Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko Sanferminak

2020-04-21
Erabakia publiko eginik, Iruñeko Udalak zail ikusten du festak beste data batean ospatzea, nahiz eta Elizalde jarduneko alkateak ez duen aukera erabat baztertu.
bideoa prestatzen
Nabarmen egin du behera Euskal Herrian egun bakar batean kutsatutako kopuruak

2020-04-20
Azken eguneraketan 132 positiboren berri eman dute Hego Euskal Herriko erakundeek. Gaixotasuna gurera iritsi zenetik 17.385 pertsona kutsatu dira dagoeneko. Hildakoen kopuruak ere behera egin du, atzo emandako datuekin alderatuta. 35 lagun hil dira azken 24 orduotan. Guztira 1468 izango lirateke hildakoak.
bideoa prestatzen
Maskarak ekoizteko hiru makinak Euskal Herrian daude

2020-04-21
Mondragon korporazioko Bexen Medical enpresak 60 milioi maskara ekoitziko ditu hurrengo sei hilabetean. Bexen Medicalek ekoitziko dituen maskarak babes maila handienekoak dira, erabilera bakarrekoak.