Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Zero Pobrezia plataformak pobrezia eta desberdintasun sozialak justifikaezinak direla salatu du

2020-10-20
Donostiako Zero Pobrezia plataformak hamabost urte daramazki pobreziaren aurka, mugarik gabeko elkartasunaren alde eta eskubide guztiak herritar guztientzat aldarrizkatuz. Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna hilaren 17an izan zen eta horren harira, hainbat ekintza antolatu zituen plataformak, besteak beste, bizikleta-martxa herrikoi eta erreibindikatzailea.
bideoa prestatzen
Kalitatezko osasun zerbitzu publikoa eskatu dute Tolosaldeko ehunka herritarrek

2020-10-19
Pasa den asteburuan manifestazio bat egin zuten Tolosan, Asuncion klinikako agerraldia kudeaketa ereduaren eta kontrolik ezaren ondorio dela salatzeko. Osasun sistema publikoaren aldeko aldarria ez da berria Tolosaldean, baina azken egunetan Asuncion klinikan 42 koronabirus kasu atzeman izanak eta ospitalea itxi behar izanak areagotu egin dituzte kezka eta haserrea.
bideoa prestatzen
Asier Amondo: "Pandemia honek gogor jo du euskara. Euskara bazter gelditu da eta dagokion zentralitatea eman behar diogu"

2020-10-19
Covid19 gaitzak eragindako izurriaren ondorioz, AEK-k Korrikaren edizio berria 2022 urtera atzeratzea erabaki du. Penaz baina arduraz hartutako neurria da eta Gurean Gaur albistegian Korrikako koordinatzaile Asier Amondorekin hitz egiteko aukera izan dugu.
bideoa prestatzen
Kutsatutakoen %10-20k bakarrik izan dezakete transmisioaren %80tik 90era bitarteko erantzukizuna

2020-10-19
Covid-19ak ez du berdin jokatu biztanleria-dentsitate, klima eta adin-talde ezberdinak dituzten lekuetan, ezta herrialde berean ere, eremu batzuek eragin edo hilkortasun handiagoa izan baitute, eta beste batzuek, berriz, eragin txikiagoa. The Atlantic-en argitaratutako artikulu batean Zeynep Tufeckik hausnartu du koronabirusak zergatik jokatzen duen horrela.
bideoa prestatzen
Azken 24 orduotan berriro ere gora egin dute covid-19 kasuek Nafarroan

2020-10-19
467 izan dira, Nafarroako Gobernuak aurreratutako datuen arabera, eta positibo tasa %17,2ra igo da. 56 positibo gehiago dira, aurreko egunarekin alderatuta. Guztira 2.719 PCR proba egin zituzten, larunbatean baino 617 gutxiago, baina hala ere positibotasun tasak gora egin du, nabarmen gainera, eta %12,3tik %17,2ra salto egin du.
bideoa prestatzen
Younes El Marhoum, bihotz gaztekoa (Lehenengo zatia)

2020-10-21
Aste honetan, Younes dugu protagonista. Duela 22 urte etorri zen Marokotik Lakuntzara, maitasunak ekarrita. Younesen euskalduntze prozesuaz hitz egingo digu, baita Lakuntzako Marokoarren komunitateaz hitz egingo dugu. Guraso direnek D ereduan matrikulatu dituzte haien haurrak, baina zailtasun gehiago dute beraiek euskara ikasteko.