Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
"Gai asko daude mahai gainean oraindik: biktimak, egia, justizia, erreparazioa..."

2020-10-16
Donostiako Aiete Jauregia mugarri edo gertaera historikoen testigu izan da. 2011ko urriaren 17an, Aieteko Bake Konferentziak ordezkari politiko eta eragile sozio-ekonomiko anitz elkartu zituen. Bederatzi urte pasa dira ordutik eta Aitziber Blanco Lokarriko kidea ere bertan izan zen. Gaur gurean izan da.
bideoa prestatzen
Libe Mimenza: "Euskarazko komunikazio edukiek jauzi kualitatiboa eman dute izurrian zehar"

2020-10-16
Covid19 gaitzak eragindako izurriak hainbat ondorio izan ditu ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko eran. Eta, euskarazko hedabideek ere tendentzia horiekin bat egin dute. Hala azaldu digu Euskal Hedabideen Behategiko Libe Mimenzak.
bideoa prestatzen
22. Korrika 2022ra atzeratu dute

2020-10-16
2021ean egitekoak ziren 22. Korrika urtebete atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Azken hilabeteetan egoerak okerrera egin du eta koronabirusak ekimen honetan ere eragin handia izan du. Bestalde, korrikazale guztiak martxan den bigarren Euskaraldian parte hartzera animatu dituzte. AEKren koordinatzaile nagusiak esan du ezinbestekoa dela helduen euskalduntzea bizkortzea eta inbertsioak areagotzea, Euskal Herri osoak beharrezkoa baitu.
bideoa prestatzen
“Elikadura eta hezkuntza osasuntsua sustatzeko” martxan da JANOS programa

2020-10-16
Nafarroako Ikastolen Elkartea, Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluak eta Ekoaldek akordioa erdietsi dute, 7 hezkuntza zentrotan, tartean, Paz de Ziganda, Jaso eta Tantinumairu ikastoletako jantokietan elikagai ekologikoak eskaini eta elikadura hezkuntza sustatzeko.
bideoa prestatzen
Nafarroak 500 positiboen langa gainditu du ostegunean

2020-10-16
Iruñeko egoera epidemiologikoak okerrera egin du. Iruñerriko 11 osasun eskualdek 10 gaixo berrien muga gainditu dute eta erriberan hiruk.
bideoa prestatzen
Osasunaren Mundu Erakundea: "Neurri murriztaileak arinduz gero, litekeena da urtarrilean apirilean baino lau eta bost aldiz heriotza gehiago gertatzea COVID-19aren ondorioz"

2020-10-16
Hans Henri P. Kluge, OMEren Europarako eskualdeko zuzendariak azpimarratu duenez, eguneroko positibo kopurua eta ospitaleko presioa handitzen ari dira, eta COVID-19a heriotzen bosgarren kausa bihurtu da dagoeneko. Gainera, pandemia hasi zenetik, aste bakarrean, Europan atzemandako kopururik handiena zenbatu dute asteon, ia 700.000 kasu jakinarazi baitituzte. Beraz, Estatu kideei esan die, estrategia aldatzen ez badute, saihestu nahian dabiltzan "konfinamendua ezinbestean etorriko" dela.