Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Aratz Estonba (AKAB): “Poliziak duen interpretazio tarte handitik sortzen da inpunitatea”

2020-03-24
Legeari dagokionez hau ziurgabetasun handiko egoera dela azaldu du Aratz Estonba Askatasunaren Kolektiboetako Abokatuak, eta horrek poliziari interpretazio tarte handia ematen diola. Azken egunetako polizia indarren “gehiegikerien” inguruko analisia egin du.
bideoa prestatzen
Konfinamendu-neurriak gogortuko dituzte Frantziako Estatuan

2020-03-24
Edouard Philipek, Frantziako lehen Minsitroak, konfinamendu-neurriak zorroztuko direla iragarri zuen atzo gauean Pariseko Matignon jauregitik egindako prentsaurrekoan. Konfinamendu nazionala zuhurki betetzeko iragarri ditu neurriak. Argitu duenez, aurretik hartutakoak gogortuko dituzte baina, momentuz, ez dute hauek handitzea erabaki.
bideoa prestatzen
Laguntza.eus webgunea sortu dute Araban boluntarioen sarea ehuntzeko

2020-03-24
Alvaro Trapero eta Alexander Pereda sortzaileek Arabako mapa interaktiboa sortu dute laguntza-ekimenen berri emateko, eta ondoren, sare sozialetan zabalkundea egiten dute. Laguntza.eus orrialdean bakoitzak bere ekimen solidarioa gehitu dezake mapara, eta gainerako boluntarioen kontaktuak ere eskuragarri daude.
bideoa prestatzen
Tokioko Joko Olinpikoak 2021era atzeratu dituzte

2020-03-24
Aurtengo udan ospatzekoak ziren Tokioko joko olinpikoak atzeratzera behartu du Koronabirusaren krisiak. Hala adostu dute Japoniako lehen ministro Shinzo Abek eta Nazioarteko Olinpiar Batzordekoak, Thomas Bach-ek,eguerdian egindako telefono deian. Atzeratzea, gehienez ere, 2021eko udara arte izango litzateke, iragarri dutenez.
bideoa prestatzen
Unai Hualde (Nafarroako Parlamentuko presidentea): "Alarma egoeran ere parlamentu honek bere autonomia mantentzen du"

2020-03-24
Nafarroako Parlamentuak osoko bilkura egingo du aste honetan. Eledunek gaur onartu dutenez, alderdietako bozeramaileek eta parlamentuko presidenteak soilik hartuko dute parte alarma egoeran ezarritako neurriak betetzeko.
bideoa prestatzen
Koronabirusaren pandemiak eragindako material faltaren ondorioz, asko dira hornidura bermatzeko ekimenak

2020-03-24
Automobilaren industriak ekoizpena aldatu du arnasgailuak eta haizagailuak egiteko, adibidez. Seat enpresa, adibidez, haizetako-garbigailuaren motorra eta 3D piezak dituzten arnasgailuak egiten hasi da Martorellen duen egoitzan. Xiaomi marka txinatarrak ere, maskarilla elektriko baten salmenta iragarri du. Herritarren artean ere sortu dira ekimenak. Tartean, etxean maskarilak egitearena. Hauen prestutasuna ikusita Gipuzkoako DYA prest agertu da hasieratik lan logistikoa egiteko eta ekoizteko oihala etxeetara banatzeko.