Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Tomas Belzunegi (Medikua): "Izurrite honek erakutsiko digu zein beharrezkoa den osasun sistema publikoa"

2020-03-24
Koronabirusaren krisia dela eta, Tomas Belzunegi medikuarekin hitz egin dugu Nafarroa Gaur saioan; Tomas Belzunegi medikuak azpimarratu du izurrite honek erakusten duela zein beharrezkoa den osasun sistema publikoa.
bideoa prestatzen
Gaur dagoeneko 3.753 dira Euskal Herrian erakundeek zenbatutako kasuak

2020-03-24
Covid-19ak kutsatutako pertsonen kopuru ofizialak gora egiten jarraitzen du. Gaur dagoeneko 3.753 dira Euskal Herrian erakundeek zenbatutako kasuak, atzo baino 443 gehiago. Hildako kopuruak re gora egin du. 165 dira guztira gurean COVID-19a zutela hildakoak, atzo baino 20 gehiago. Sendatu kopurua ere gora egiten ari da. 355 lagunek gainditu dute dagoeneko gaixotasuna, horietatik 65ek gaur jaso dute alta.
bideoa prestatzen
Munduko herrialdeek neurri desberdinak ezarri dituzte Covid-19ari aurre egiteko

2020-03-24
Herritarren konfinamendua munduko zenbait lekutan ezarri da eta gobernu bakoitzak bere erara egokitu ditu lehenago Txinak hartutako neurria
bideoa prestatzen
Garbiñe Espejo: "Gobernuek pauso bat gehiago eman behar dute egoera honek enpleguan izango duen inpaktoa gutxiesteko”

2020-03-24
Covid 19 gaitzak sortutako izurritearen ondorioei buruz hitz egiteko, CCOO Euskadiko Garbiñe Espejo elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Aldi baterako lan erregulazio txostenak, patronalen jarrera, Lakua zein Madrileko gobernuak hartutako neurriak edo ezinbestekoak ez diren jardueren itxiera edo mantentzearen inguruan mintzatu gara.
bideoa prestatzen
Mikel Barberena (DBHko Irakaslea eta gurasoa): "Garrantzitsua da haurrek itxialdiko plangintzan parte hartzea"

2020-03-24
Mikel Barberena Zizur BHIko (Zizur Nagusia, Nafarroa) irakaslea da eta honetaz gain LHn ikasten dituen 2 seme-alabak ditu. Hezkuntza eta familia esparruak nola kudeatzen dituen azaldu du.
bideoa prestatzen
841 milioiko talka-plana iragarri du Lehendakariak

2020-03-24
Iñigo Urkullu lehendakariak 841 milioiko banaketa iragarri du osasun, familia eta enpresentzako talka-plan batean. Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du bideokonferentziaz, eta bertan onartu dituzten neurri ekonomiko eta sozialen berri eman du lehendakariak Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera.