Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Terrorismoaren aurkako jurisdikzioetan kondenatuak frantziar Estatuak hartutako neurrietatik kanpo geratu dira

2020-03-26
Frantziar Justizia ministroak ateak itxi dizkio Covid-19 birusarekiko arrisku gehien izan dezaketen euskal presoen kaleratzearen aurreikuspen guztiei. Izan ere, ordenantzak aplikazioan baztertu egiten ditu «terrorismoaren aurkako legeen» esparruan kondenatutako pertsona guztiak.
bideoa prestatzen
Errezeta beganoa I Pistoa edo siziliar caponata

2020-03-26
Pisto berezi bat prestatzen ikasiko dugu gaur, alberjinia eta kuiatxoarekin pistoa siziliar erara egingo dugu Iñaki Ubiriarekin.
bideoa prestatzen
Rakel Goñi: "1100 maker inguru gaude boluntario gisa biserentzako piezak ekoizten"

2020-03-25
Covid 19 gaitzak eragindako izurriteari aurre egiteko, hainbat herritarrek babes eta laguntza sareak antolatu dituzte. Euren artean, etxean 3D gailuak dituztenak. Covid Euskadi izeneko taldean, 1100 lagun daude, biserak eta begi-babesak ekoizten ondoren osasungintzako zein ezinbesteko sektoreen artean banatzeko. Rakel Goñik azaldu digunez, "gu ez ginen hau egiten egin beharko, sinesgaitza da agintariek izan duten probisio falta".
bideoa prestatzen
ESK sindikatuko ordezkariek Arantxa Tapiaren kontrako salaketa jarri dute

2020-03-25
Zentralaren idatziak Tapiak enpresei Norberaren Babeserako Ekipoak lortzen lagunduko zietela ebazten du, eta egun, Jaurlaritzaren erantzukizuna diren Osakidetzako langileak materialen falta pairatzen dutela argudiatuz.
bideoa prestatzen
Hirugarren graduan dauden presoek ez dute gauean espetxera bueltatu behar

2020-03-25
Espetxe politikei dagokienez, asteazkenean iragarritakoa betetzen hasi da Espainiar Gobernua. Koronabirusaren hedapena murrizten saiatzeko, hirugarren graduan dauden presoek ez dute gauez espetxera joan beharko. Gorka Fraile Durangarraren kasua da; etxean da apirilaren 5era arte. Gainerako euskal presoentzat egoera kezkagarria da.