Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Osakidetzak duen baliabide faltari aurre egiteko, CovidEuskadi plataforma sortu dute 3D inprimagailuak dituzten ehunka makerrek

2020-03-27
Sortzen ari diren lehenengo diseinua bisera batzuk dira, PVC xafla batekin langilearen aurpegia goitik behera estaltzen dutenak eta profesionalek berek balioztatu dituztenak. Hala ere, bestelako produktuak ere ekoizteko asmoekin dabil CovidEuskadi.
bideoa prestatzen
Iratxe Esnaola Arribillaga (Informatika ingeniaria): “Nire pribatutasunaren gainean nik aukeratu beharko nuke”

2020-03-27
Konfinamenduak egunerokoa erabat digitalizatu du. EAEn Covid-19aren hedapena mugatzeko App bat ere iristear da, antza. Txinan eta Hego Korean oso eraginkorra izan omen da (beste neurri batzuekin batera). Neurria Euskal Herrian hartuz gero, berma daiteke anonimotasuna? Non dago pribatutasunaren eta osasunaren arteko oreka? Hortaz aritu gara Iratxe Esnaola informatika-ingeniariarekin. Esan duenez, norberak bere pribatutasunaren gaineko kontrola eduki beharko luke, osasun bermeen parera datuen babesa jarriz.
bideoa prestatzen
Iñigo Urkullu lehendakariak "konfiantza" eta "sosegua" eskatu ditu gaur

2020-03-27
Aholkularitza Batzordeak bilera egin du ostiral honetan. Bertan, "pentsaezinak" ziren neurriak hartu dituztela gogorarazi du Urkulluk eta oraindik une gogorrak gaindetzeke daudela azpimarratu du
bideoa prestatzen
Errezeta beganoa I Zainzuri freskoak tartara saltsa beganoarekin

2020-03-27
Gaurko proposamena udaberrian murgildu garenaren seinale garbia da. Nafarroako zainzuri freskoak egosten ikasiko dugu, eta tartara saltsa beganoa eginez lagunduko ditugu zainzuriak gaurkoan km0 jatetxeko Iñaki Ubiria sukaldariaren eskutik.
bideoa prestatzen
Munduan koronabirusaz kutsatutako pertsona gehien dituen herrialdea da AEB

2020-03-27
85.000 herritar baino gehiago kutsatu dira azken asteetan. Ondorioz, atzean utzi ditu Txinako eta Italiako datuak. New York da kutsatu gehien dituen hiria 39.000 gaixo baino gehiagorekin, eta hango ospitaleetan gainezka egiten hasi dira jada. Hori dela eta, astelehenerako kanpaina-ospitale bat prest izatea espero dute, 1.000 gaixo artatzeko lekua izango duena. Hala ere, Italiak, Espainiak eta Txinak aurretik jarraitzen dute heriotzei dagokienez.
bideoa prestatzen
GAKOAK | 2020-03-26

2020-03-26
Hamaika Telebistak 11. urteurrena ospatuko du aurten. Aukera berriak eskaintzen jarraitzen dugu, eta garai zailak bizi baditugu ere, iritsiko zaigu elkarrekin ospatzeko garaia. Bitartean, koronabirusaz hitz egitea tokatzen zaigu; datuek goranzko joera izaten jarraitzen dute, eta guztira 5.372 lagunek eman dute positibo Euskal Herrian.