Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
5.372 lagunek eman dute dagoeneko positibo Euskal Herrian

2020-03-26
5.372 lagunek eman dute dagoeneko positibo Euskal Herrian. Horietatik 230 hil dira, eta beste 636 sendatu. Mundu osoan ia 500.000 lagun kutsatu ditu dagoeneko Covid 19-ak. Johns Hopkins unibertsitateak emandako datuen arabera, 491.000 baino gehiago dira dagoeneko 175 herrialdetan positibo emandakoak.
bideoa prestatzen
Nahia Idoiaga (Ikerlaria): "Koronabirusa hizketagai bakarra izateak antsietatea eragiten duela ikusi dugu ikerketan"

2020-03-26
Nahia Idoiagak tesia egin zuen aztertzeko pandemiek eta beraien estaldura mediatikoak nola eragiten zuten emozio eta gizarte irudikapenetan. Orain, EHUko Leioako Hezkuntza fakultateko irakasleekin batera, ikerketa talde batean dago, aztertzen Covid19a euskal gizartean nola eragiten ari den. Klaseak eten aurretik, ikasleak antsietate maila altuekin zeudela ikusita galdeketa sorta zabaldu zuten beraien artean eta ondoren gizarte osoan.
bideoa prestatzen
ERTE batek eragindako langileek BGAEtan pilatutakoa jaso ahal izango dute errenta osatzeko

2020-03-26
Lan erregulazio txostenak jaso dituzten langileentzat prestazio berezia onartu du Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailak. Martxoaren 17ko dekretuaren bitartez, halabeharrezko erregulazio txostenetan gehienez soldataren %70eko prestazioa jaso zezaketen langileek eta hori osatzera dator neurria, hau da, Pentsio Erakundean pilatutakotik jaso ahalko luke langile horrek gainerako %30a.
bideoa prestatzen
#EtxeanNahiDitugu eta #NiEtxeanGeratukoNaiz presoekiko elkartasuna sareratzeko

2020-03-26
Koronabirusaren pandemiaren aurrean hartutako neurriek gogor kolpatu dituzte ere espetxeak eta presoak. Euskal presoen senide eta lagunek espetxeetara bisitan joateko aukerarik ez dutenez, ostiralean, hilaren 27an, euskal presoei elkartasuna adierazteko saio berezi bat igorriko dute Sarek eta Etxeratek. Etxetik Etxera saioa 19:00etan hasiko da eta ordu erdi iraungo du. Sareren Facebook-eko profilean ikusi ahalko da, eta baita Hamaika Telebistan ere.
bideoa prestatzen
Osasuneko langileek ere konfinamendu osorako deia egin dute

2020-03-26
Azken egunotan hainbat eragilek egin dute eskari bera. Izenpetutako dokumentuan, arazoaren oinarrira jotzea exijitu dute. Gogorarazi dute zenbait herrialdek, Italiak kasu, jada hartu dutela erabateko konfinamendua ezartzeko erabakia. Haien hitzetan ekonomia garrantzitsua da, baina are gehiago pertsonen bizitzak.
bideoa prestatzen
Hego Euskal Herriko langileak lan zentroetan mobilizatzera deitu ditu gehiengo sindikalak

2020-03-26
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek langileen haserrea erakutsi nahi dute bihar. Horrez gain, Koronabirusak eragindako krisia dela-eta langileek pairatzen ari diren egoera "kezkagarria" nabarmendu dute.