Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Errezeta beganoa I quinoa entsalada

2020-03-27
Beroa egiten hasten den garai iristen denerako errezeta proposamen freskoa, quinoa entsalada
bideoa prestatzen
Paul Ríos (Jakindun): "Etorkizunera begira euskalgintzaren erronketako bat euskarazko eduki digitalak sortzea da""

2020-03-27
Zientziak hainbeste garrantzia eta erreferentzialtasuna lortu duen garaiotan, bi urte atzera sortutako Jakindun proiektuari buruz hitz egiteko Paul Rios elkarrizketatu dugu. Youtubeko bideoplataforma bat da eta bertan DBH eta batxilergoko ikasleentzat euskaraz egindako matematika, fisika eta kimikako ariketak elkarbanatzen dituzte.
bideoa prestatzen
Jaione Ugalde (HIRU Sindikatua): “Askotan ahazten zaigu guk behar dugun hori hor dagoela garraiolari batek eraman duelako ”

2020-03-27
Gaur gehiengo sindikalak ‘Haserre Gaude’ lelopean langileek pairatzen ari diren egoera salatu du. Protesta horretan parte hartu du HIRU Sindikatuak. Jaione Ugalde bozeramailearekin izan gara eta egun Euskal Herriko garraiolariek dituzten lan-baldintzak aztertu ditu.
bideoa prestatzen
Andrea Larrea (Nutrizionista): “Sistema immunologiko indartsua izateko elikadura patroia zaindu behar da, eta beraz, modu orekatuan jan”

2020-03-27
Konfinamendu egoerak gure bizi-estiloan, edo gure eguneroko ohituretan eragiten dituen aldaketak nabariak dira; tartean, elikadurari dagozkionak. On eKIneko Andrea Larrea eta Nahia Zeziaga nutrizionisten iritziak jaso ditugu. Zein elikadura ohitura dira gomendagarriak garai hauetan?
bideoa prestatzen
Elkartasuna gaur, etxetik etxera, Hamaika Telebistan

2020-03-27
Berrogialdiak eta etxeratze aginduak eragin zuzena izan du espetxeetako bizi baldintzetan. Preso daudenak, are presoago, bakartuago eta urrunago daude, komunikazio bideak mugatuta. Inkomunikazio egoera honek Euskal Herriko ehunka euskal herritar kolpatu ditu, eta egoera xamurtzeko ahaleginean, Etxetik Etxera saio berezia prestatu dute Sarek eta Etxerat Elkarteak. Hamaika Telebistak ere emitituko du; beraz, gaur, 19:00etik aurrera, elkartasuna, etxetik etxera, Hamaika Telebistan.
bideoa prestatzen
Genero indarkeria salaketak erdira jaitsi dira konfinamendua hasi zenetik

2020-03-27
Datuen bilakaera ikusteko eta “balorazio sendoak” egiteko denbora gehiago behar dela esan du Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendariak. Salaketen jaitsieraren balizko arrazoien artean, erasotzailearekin konfinatuta dauden bitartean emakumeek salatzeko izan ditzaketen oztopoak daude Landaidaren iritziz.