Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Bihar Txapela Buruan saioaren estreinaldia Hamaika Telebistan!

2020-09-01
Irailaren 2tik aurrera Txapela buruan saioaren estreinaldia izango dugu Hamaika Telebistan. Asteazkenetan eta ostiraletan, 21:30etik aurrera, atzerritik Nafarroara etorri eta euskara ikasteko huatua egin duten hainbat pertsona ezagutuko ditugu. Ez hutsik egin!
bideoa prestatzen
Inoizko parte hartzaile kopuru handiena Xilaban

2020-08-31
Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketak inoiz izan den bertsolari kopuru handiena izango du aurten. Irailaren 19an Hiriburun hasiko da La Perle aretoan eta azaroaren 21ean Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala. Bi urtez taldekako Xilaba egin ondoren txapelketa banakako lehiara itzultzen den honetan, 28 bertsolarik hartuko dute parte.
bideoa prestatzen
Euskararen murgiltze eredua defenditu dute Parisen Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsik

2020-08-31
Jean Michel Balnquer Frantziako hezkuntza ministroaren ordezkari batekin bildu dira Alain Hiriart Hiriburuko auzapeza, Vincent Bru Pirinio Atlantikoetako departamenduko diputatua, Max Brisson senataria eta Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria. Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoan euskara hutsezko esperimentazio proiektu bat abiatzea ukatu zuen Bordeleko errektoretzak, derrigorrezko irakaskuntza frantsesez egin behar dela argudiatuta. Errektoretzak Alain Iriart Hiriburuko auzapezari gutun bidez eman zion debekuaren berri, iragan uztailean. Gutun horretan azaltzen zen, Frantziako 1958ko Konstituzioaren arabera, 3 urtetik aurrera, derrigorrezko irakaskuntza, frantsesez, “Errepublikako hizkuntzan” egin behar dela.
bideoa prestatzen
BUELTAKA: EH SUKARRA - EH Sukarra

2020-08-27
BUELTAKA saioaren atal berri honetan EH SUKARRA taldearen lehen diskoaz ariko gara. Horretarako taldeko sortzaile den Mikel Gorosabel “Norton” izan da gure gonbidatua, taldeak 1992 urtean kaleratu zuen debuteko diskoa aitzaki!
bideoa prestatzen
Abian da Hamaika-klik ikus-entzunezkoen lehiaketa

2020-08-27
Aurten Hamaika Telebistaren hamaikagarren urteurrena ospatzen ari gara eta horrekin bat Hamaika-klik ikus-entzunezkoen lehiaketa bat abian jartzea pentsatu dugu. Anima zaitezte! Gaia librea da eta lanak euskara hutsean aurkeztu beharko dira. Garaileek saria izango dute.
bideoa prestatzen
27 herrialdetako egileek parte hartuko dute NIFF zinemaldian

2020-08-26
Irailaren hasieran izango da Nafarroako zinemaldiaren bigarren edizioa. Aurtengo berrikuntza nagusia izango da sarean eskainiko dituztela lan gehienak.