Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Silveira eta Iturriaga bertsolarien saioa Lesakan

2020-09-03
Bortzirietako Bertso Eskolak, Lesakako Udalaren eta Sorginxulo elkartearen laguntzaz, Xabier Silveira taula gainera igo da Unai Iturriaga lagun. Gai jartzaile, berriz, Maddi Ane Txoperena kazetaria. Euria tarteko Onin erraka gainean baino ondoko aterbean egin zuten saioa. Covidak eragindako egoerak baldintza berezia ezarrita ere, giro paregabean aritu ziren Silveira eta Iturriaga publikoarekin konektatuta. Saio osoa ikusgai duzue gaur, osteguna 22.00etan eta igandenan 21.00etan Hamaika Telebistako Bertso Hop saioan.
bideoa prestatzen
Aurkeztu dute 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala

2020-09-03
Intsumisoen borroka gogora ekarri eta hortaz gogoeta egiteko gonbidea luzatzen duen film-a estreinatu dute Golem aretoetan.
bideoa prestatzen
Zinema mundua Veneziara begira

2020-09-03
Bertan abiatu zen atzo, pandemiak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiekin Mostra jaialdiaren 77. edizioa. 1932An, munduak ezagutzen zuen lehen zinema jaialdia izan zen Veneziako Mostra eta 2020 honetan, pandemia garaiko lehen jaialdi handia izatea ere egokitu zaio. Bidean geratu dira, besteak beste, South by South West, Locarno eta, handiena, Cannes.
bideoa prestatzen
AEK-k jarri du martxan dagoeneko 2020-2021 ikasturteko matrikulazio kanpaina

2020-09-02
AEK-k ikasturte berria aurkeztu eta ireki du dagoeneko 2020-2021 ikusturteko matrikulazioa, “AEK-n irakasle batek bik beste balio du” lelopean. Santutxuko AEk euskaltegian egindako agerraldian ohiko ikastaroekin jarraituko dutela adierazi dute, eta azpimarratu dute unean uneko osasun neurrietara egokituko direla.
bideoa prestatzen
Kultura, gastronomia, arrauna eta Donostia batzen dituen Boga proiektua aurkeztu dute

2020-09-01
Hiriko hainbat eragilek bultzatutako ekimena da Boga. Pandemia honen ondorioz, turismoaren beherakada nabarmena izan da Donostian ere. Horri aurre egiteko euren alea jarri nahi izan dute partehartzaileek. Martin Berasategi da proiektuaren babesleetako bat. Bestalde, hiriburuko Orfeoiak ere bat egin du Bogarekin.
bideoa prestatzen
Eboluzioa izango da aurtengo Iruñeko musika garaikidearen jaialdiaren ardatza

2020-09-01
Maria Garcia Barberena Kultura zinegotziak azpimarratu du “handinahiez betetako" edizioa dela aurtengoa.