Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Juan Luis Napal (zinema ekoizlea): "Josefina Lambertok gorriak eta beltzak ikusi izan ditu"

2020-09-17
Juan Luis Napal eta Virginia Senosiainek Josefina Lambertori buruzko dokumentala osatu dute, Larragako emakumearen testigantzekin. Maravillasen ahizpa izateaz haratago, Josefinak bere istorio propioa duela aldarrikatu nahi dute.
bideoa prestatzen
Gaur abiatu da Donostiako 68. Zinemaldia

2020-09-17
Euskal Herria mundura zabaltzen duen leiho garrantzitsuena da Zinemaldia. Hamaika Telebista aurtengo kartelerako bi filmetako kredituetan ageri da. Drogas musikari nafarraren pelikulan alde batetik, eta bestetik Mikel Zabalzaren dokumentalean ere.
bideoa prestatzen
EAEko euskaltegien 2020-21 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute “Euskara ikasteko zure formula” lelopean

2020-09-17
Inoizko kanpainiarik malguena eta seguruena martxan jarri dutela iragarri dute EAEko 101 euskaltegiek. Bilboko Udalak eta bertako euskaltegiek kanpainiarekin bat egin dute. Aurtengo ikasturtean euskaltegiek izango duten malgutasun horretan jarri dute arreta, ikasle bakoitzak erabaki ahal izango baitu euskara ikasteko komeni zaion formatua.
bideoa prestatzen
Leioako Udalak Kultur Leioa eraikineko urte amaierako programazioa aurkeztu du

2020-09-16
Azaldu dute urteko lehen seihilekoan bertan behera utzi behar izan zituzten ikuskizunak berreskuratzeko esfortzua egin dutela, eta lortu ere egin dutela. Euskal artistek presentzia nabarmena izango dute. Izaro Andres eta Xabi Solano musikariak, Artedrama eta Tartean teatro konpainien antzezlanak eta Aukeran dantza taldearen emanaldia biltzen ditu programazioak, besteak beste.
bideoa prestatzen
Tessa Andonegik aurkeztuko du aurten ‘Zurriolako butaka’

2020-09-15
Berezia izango da 68. Donostiako Zinemaldia, baina berezia izan arren, Zurriolako butaka saioa ere aurten ahaleginduko da bertan gertatzen denaren berri ematen eta Euskal Herriko ekoizpenen estreinaldiei tartea egiten. Bederatzigarren urtez egingo dugu telebista programa. Zinema jaialdiak irauten duen egun guztietan —hilaren 18tik 26ra— emango dugu saioa, 22:00etan.
bideoa prestatzen
Hamaika Telebista LTD kanalez aldatuko da heldu den ostegunean hilaren 17an Iruñerrian

2020-09-15
Emisioaren multiplexaren aldaketak direla eta 38.enetik 39.era mugituko da euskarazko telebista digitala.